Eu

Artolazabal´ek Euskadiko gazte boluntarioei: “aurtengo udan elkartasuna banatuko duzue eta gizatasuna jasoko duzue”

2017.eko martxoak 25
  • Barrian elkartuko diren 100 neska-mutilek asteburuan jakingo dute Afrikako eta Hegoamerikako zein tokitara joango diren

Barria, 2017/03/25

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Barriako aterpetxean, Araban, izan da gaur goizean, eta aurtengo udan, hiru hilabetetan, munduko hainbat tokitan, batez ere Hegoamerikan eta Afrikan, garapenerako lankidetza-lanetan parte hartuko duten ehun neska-mutilen taldea hautatzeko azken fasean parte hartu du. “Aurtengo udan elkartasuna banatuko duzue eta gizatasuna jasoko duzue”, esan die Artolazabal sailburuak programan parte hartuko duten gazteei. 

 

Euskadiko GGKEetako ordezkariek osatutako epaimahai batek hautatutako ehun neska-mutilek gaur eta bihar jasoko dute borondatezko lankide izango dituzten garapenerako lankidetza-proiektuetarako informazioa eta orientazioa.

 

Bidaia-bekak Eusko Jaurlaritzak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mende dagoen Gazteria Zuzendaritzak ordainduko ditu. Orain dela hamabost egun Barrian egin zen topaketan lehen hautaketan  proposatutako 200 gaztek parte hartu zuten hiru egunetako barnetegian, eta haietatik 100 pertsona titular eta, bakarren batzuek uko egiten bazuten ere, beste 50 ordezko hautatu zituen Batzordeak. 

 

Sailburuaren esanetan, kontuan hartu da “aukeratutako pertsonaren egokitasuna, batzarrean egindako elkarrizketaren emaitza aintzat hartuta, eta elkarrizketa horretan aukeratutako pertsonak proiektuan banaka sartzeko dituen gaitasun pertsonalak, motibazioak eta abar ebaluatu dira, besteak beste”.

 

Pertsona bakoitzaren profila Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek eskainitako lankidetza-proiektuen ezaugarriei zenbateraino egokitzen zaien ere baloratu da, bai eta udako jarduera horietan integratzeko jardun-denbora ere.   Interesatuek horretarako baimena eman zuten izena emateko eskaera betetzean.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anderam89
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #youth #juventud #basquecoun try #cooperacion #ongd https://t.co/0sD9YTqZmm https://t.co/cTIYrckQLH

  • @basquemployment
    2017.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #youth #juventud #basquecoun try #cooperacion #ongd https://t.co/0sD9YTqZmm https://t.co/cTIYrckQLH

Ekitaldiko kargudunak