Eu

Josu Erkorekak “Zuzenbidea nola zabaldu” jardunaldian parte hartu du, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta

2017.eko martxoak 22

Jardunaldia Zuzenbide Fakultatearen 130. urteurrena ospatzeko antolatutako “Zuzenbidea Bizi” elkarrizketen barruan kokatu da.  

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak “Zuzenbidea nola zabaldu” jardunaldian parte hartu du gaur eguerdian, Deustuko Unibertsitateak, bere 130. urteurrena dela eta, antolatutako “Zuzenbidea Bizi elkarrizketen esparruan.

Jardunaldian, Harreman Instituzionaletako eta Donostiako Campuseko errektoreorde José Antonio Rodríguez Ranzek inauguratutakoan, eta Donostiako campusean izandakoan, komunikazioak esparru juridikoan duen garrantziari buruz hitz egin dute. Josu Erkorekak, bere esku-hartzearen ondoren, jardunaldira bertaratutakoen galderei erantzun die –batez ere Donostiako campuseko Zuzenbidea + Komunikazioa gradu bikoitzeko ikasleak–.

Solasaldiaren moderatzailea “El Diario Vasco”-ko Erredakzio Buru Lourdes Pérez izan da, eta bertan parte hartu dute, gainera, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle Santiago Larrazabalek, eta Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientziak Fakultateko irakasle Josean Marínek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)