Eu

Eusko Jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017.eko martxoak 21

Deialdiak zazpi multzo ezberdinetan koka daitezkeen ekimenak sustatuko ditu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bere oniritzia eman dio 2017. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko aginduari. Deialdi honen bitartez euskalgintzaren alorrean lan egiten duten elkarte, jarduera edota proiektuak diruz laguntzen dira. Aurten, 979.200 euro banatuko dira era ezberdinetako euskararen aldeko proposamenen artean.

Hizkuntza Politikako sailburuordetzatik bideratzen den diru-laguntza deialdi nagusietako bat da euskalgintzaren ingurukoa. Euskara Sustatzeko zuzendaritzak bideratzen du urtero eta era askotako proiektuak laguntzen dira. Deialdiak zazpi multzo ezberdinetan koka daitezkeen proiektuak laguntzen ditu:

A multzoa: Euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak esparru ez formaletan, bereziki aisialdian garatzen direnak. Haur eta gazteei zuzendutakoak lehenetsiko dira.

B multzoa: Euskaraz ez dakiten euskal herritarrak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko helburua duten jarduerak eta egitasmoak.

C multzoa: Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.

D multzoa: Euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak (gehienez ere 3 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

E multzoa: Euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak (gehienez ere, 7 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

F multzoa: Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak (gehienez ere, 2 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

G multzoa: Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura gidak (gehienez ere, 7 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

Iaz, diru kopuru bera onartu zen eta, guztira, 134 egitasmo diruz lagundu ziren deialdi honen bitartez. Proiektu gehienak (%75 baino gehiago) A multzokoak izan ziren eta, ondorioz, multzo honen bidez banatu zen diru gehien.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Eusko jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu #euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko https://t.co/zuSpmRWvop

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 979.200 euros para apoyar proyectos cuyo objetivo sea fomentar el #euskara https://t.co/yDPeFONxr0

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Eusko jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu #euskara sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko https://t.co/gCECo7pL4m

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 979.200 euros para apoyar proyectos cuyo objetivo sea fomentar el #euskara https://t.co/AY53PCJHtN

Komunikabideek behera kargatzeko