Berriak Hezkuntza
qrcode

420.000 euro bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017-03-21

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko diru-laguntzatarako deialdia egiten duen Agindua. Deialdi honek 420.000 euroko diru-kopurua du.

Deialdiak, diruz lagundu ahal izango diren bizialdi osoko ikaskuntzako hiru motatako jarduerak zehazten ditu: 

-  Prestakuntza-jarduera espezifikoak, pertsona-talde jakin baten prestakuntza-beharrei erantzuteko diseinatu eta planifikatutakoak (220.000 €).

-  Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak (100.000 €).

-  Prestakuntzako edo hezkuntzako metodologia berrien esperimentazioari buruzko proiektuak; ezagutzaren belaunaldi arteko transferentziari buruzkoak, prestakuntza hurbiltzeko eta ikastea sustatzeko trabak baztertzeari buruzkoak, edota bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako beste edozein (100.000 €).

Onartuak gertatzen diren proiektuek, eta ondorioz deialdi honen bidezko finantziazioa eskuratzen dutenek, 2017an zehar hasi beharko dute, eta datorren urteko ekainaren amaiera bitartean garatu ahal izango dira. Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke: udalak, tokiko edo eskualdeko garapen agentziak, euren helburu sozialen artean formazioa duten udal-elkargoak, Euskadin egoitza duten unibertsitateak, bizialdi osoko ikaskuntzaren arloan jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuak, eta euren helburuen artean formazioa duten merkataritza-elkarteak edo ekonomia sozialeko elkarteak. 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2017-03-21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 420.000 euro bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko ➡ https://t.co/u3qbb5SaCn

  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2017-03-21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 420.000 euros para actividades referidas al aprendizaje a lo largo de la vida ➡ https://t.co/Iz0yZINLZy

  • Argazkia SN Robot
    @Transparent_Red
    2017-03-21

    Comentario de Twitter:
    420.000 euros para actividades referidas al aprendizaje a lo largo de la vida https://t.co/19CtGHBrM5 https://t.co/2KM75xBNvy

    420.000 eu…

  • Argazkia SN Robot
    @Transparent_Red
    2017-03-21

    Comentario de Twitter:
    420.000 euro bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko https://t.co/VTiETS0KnH https://t.co/ogcCnqfLzJ

    420.000 euro bizia…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko