Eu

600 gaztek auzolandegietan parte hartzeko aukera izango dute ‘Auzolandegiak’ programaren bidez (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017.eko martxoak 21

Gobernu Kontseiluak gazteek euskal lurraldean, beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian kokatutako auzolandegietan parte hartzera zuzendutako ‘Auzolandegiak’ programaren deialdia onartu du gaur.

Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalen Aginduak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren deialdi hori arautzen duenak, ezartzen du 2017an 18 eta 26 urte arteko 600 gazte inguru Auzolandegiak Programaz balia daitezkeela. Horietatik, 400 inguruk Euskadin, edo beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian kokatutako auzolandegietan hartuko dute parte. Era berean, beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen beste 100 gaztek eta atzerriko beste 100ek euskal lurraldean kokatutako auzolandegietan soilik hartuko dute parte.

Auzolandegietan parte hartu nahi duten pertsonek izena emateko eskaera bat egin beharko dute apirilaren 19aren eta 25aren artean, biak barne, auzolandegien www.gazteaukera.euskadi.eus helbidean, eta hor eskaera-zenbakia esleituko zaie. Eskaera horrek eta haren zenbakiak gero notario aurrean egingo den zozketan parte hartzeko aukera emango die.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan, plaza-eskaera egiteko, apirilaren 19tik aurrera eta 15 egun naturaleko aldian www.gazteaukera.euskadi.eus atarian deskarga dezaketen eskaera-eredua bete beharko dute.

Izena emateko formularioa eta erantsitako dokumentazioa Vitoria-Gasteizen aurkez daiteke, Donostia, 1 kalean. Aurrez aurre ere egin dezakete Zuzenean-Lakuan eta Zuzenean-en Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizeko bulegoetan, eta EAEko beste erregistro osagarrietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko