Eu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin hitzarmena, Basque Consortium Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren proiektuak finantzatzeko oinarriak ezartzeko (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017.eko martxoak 21

Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea onartu du, Basque Consortium Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren baterako proiektuak finantzatzeko oinarriak ezartzeko.

2014ko abenduaren 3an izenpetutako akordioaren bidez Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa sortu zen, Euskadiren Nazioartekotzea sustatzeko ekimenen politika publikoa koordinatzeaz arduratuko den egitura integratu bat osatzeko. 

Azken helburua hauxe da: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasunaren gainean kanpo-merkatuekin erlazioak duen inpaktu positiboa handitzea.  Hala ere, partzuergo horrek ez du aurrekontu propio eta espezifiko bat, eta alde bakoitzak nazioartekotzearen arloan burutzen dituen jarduerak bere aurrekontuen bidez finantzatzen eta ordaintzen jarraituko du.

Gaur egin den Kontseiluan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari baimena eman zaio, helburu horiek izango dituen hitzarmena sinatzeko. Bertan, ondoko hauek bezalako hainbat alderdi zehaztuko dira: Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren proiektu bateratuetan aldeen parte-hartze finantzarioko erregimena, kostu gehigarrien banaketa, edo konpromisoak zuzen burutzen direnaren jarraipena, zaintza eta kontrola. Hitzarmen hau, ondoren, Eusko Legebiltzarrera igorriko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko