Eu

Eusko Jaurlaritza, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren erregimena eta funtzionamendua aldatzearen inguruko eztabaidaren alde (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017.eko martxoak 21

Gobernu Kontseilua “Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legea aldatzeko” Lege Proposamenaren inguruan gogoeta egitearen alde agertu da gaur.

Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egina, ekimen honek 2, 4 eta 10. artikuluak aldatzea, eta azken xedapen berri bat gehitzea proposatzen du, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak gai eta erakunde gehiago kontrolatzeko eta fiskalizatzeko helburuz. Beste proposamen batzuen artean, fiskalizazio-epaitegia Legebiltzarraren beraren eta bere mende dauden erakunde guztien jarduera kontrolatzen hasteko eskatzen du lege-proposamenak.  Aldi berean, Legebiltzarra mekanismo egokiez hornitzeko eskatzen du, era horretan Legebiltzarrak, aldi berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontuak salbuesteko.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du Legebiltzarraren mendeko erakundea dela Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Hortaz, bere erregimenarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duen edozein aldaketa eztabaidatu eta ebazteko foroa Legebiltzarra izatearen alde agertu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko