Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Eusko Jaurlaritza, Elkarrekin Podemos-ek proposatutako foru zergetan errekargu generalizatuak ezartzearen aurka (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017.eko martxoak 21

Talde-parlamentario horren lege-proposamenaren asmoa da foru zergen gainean, “modu unilateral” batean, errekarguak ezartzea, instituzioen arteko inolako koordinaziorik ez dagoelako eta itundutako oraingo politika fiskalaren emaitzak ebaluatzen ez direlako

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, ekimen hori kontraesanean dago “instituzioen arteko adostasunean, koordinazioan eta lankidetzan oinarritutako” euskal ereduarekin

Gobernu Kontseiluak bere irizpena eman du gaur “zenbait foru zergaren gainean errekarguak ezarriz Euskal Ogasun Nagusiarentzako diru-sarerra gehigarriak lortzeari buruzko" Lege Proposamenaren aurka.

Testuak “Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea” adierazten du foru aldundien zerga itunduetan (enpresentzako onurak, aurrezpenaren errentak, oinordetza handiak, bigarren etxebizitzen salerosketak, jokoa,…) zenbait errekargu generalizatu proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat diru-sarrerak gehitzeko eta aurrekontun handiagoa izateko. Gainera, lege horren 35. artikulua aldatu nahi du Legebiltzarrari gaitasuna emateko Sozietateen gaineko Zergan ere errekarguak ezarri ahal izan ditzan.  

Gobernua ekimenaren aurka agertu da, gutxienez, justifikatutako sei arrazoirengatik: 

  • Politika fiskalak zerga-sistema bidezkoa, progresiboa, solidarioa, nahikoa eta eraginkorra eratu behar du, eta diru-sarrera eta gastu publikoen arteko oreka hoberena bermatu behar du, betiere zergadunen artean kargen  birbanaketa ahalbidetuko duena.
  • Diru-bilketak ezin du izan politika fiskalaren helburu bakarra; ekonomiaren hazkundearen, enpleguaren sorkuntzaren eta solidaritatearen zerbitzura dagoen tresna izan behar baitu.
  • Euskadik zerga-sistema harmonizatu bat behar du, bertako herritar guztiengan presio global baliokidea bermatuko duena. Horregatik, edozein aldaketa Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan planteatu behar da aldez aurretik.
  • Era berean, zerga-gaietan edozein aldaketa egin baino lehen, aurreko erreforma ebaluatu beharko litzateke, 2014an indarrean sartu zena.
  • Euskadin, behin bakarrik erabili da errekarguak ezartzeko aukera hori. Zirkunstantzia irangakor batean izan zen, oso apartekoan, hain zuzen ere, 1983ko uholdeen gastu handietatik eratorria, halakoak orain sortzen ez diren aparteko egoerak izanik.
  • Errekarguak foru zergetan modu generalizatu eta unilateral batean ezartzea kontraesanean dago instituzioen arteko adostasunean, koordinazioan eta lankidetzan oinarritutako gure ereduarekin. Gainera, disfuntzioak eta desorekak sorrarazi litzake oraingo zerga-araudian.
4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritza foru zergetan errekargu generalizatuak ezartzearen aurka agertu da https://t.co/bfu04MRGiW https://t.co/9jGTnz12Ch

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se muestra contrario a los recargos adicionales en los impuestos forales https://t.co/auwgUBpORo https://t.co/rtIAvCMQmA

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritza foru zergetan errekargu generalizatuak ezartzearen aurka agertu da https://t.co/aC0sQ8XJDD https://t.co/7aiTsOG3hg

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se muestra contrario a los recargos adicionales en los impuestos forales https://t.co/OI25lp7Lwu https://t.co/kTseDKe4Xl

Komunikabideek behera kargatzeko