Eu

Artolazabal: “Ereiaro proiektuak xede dituen pertsonen bizitza eraldatuko du, eta horixe izango da lorpenik handiena"

2017.eko martxoak 21
  • Aita Menni Ospitalean Ahizpa Ospitalariek eta Ekoudalatx – Nekazaritza ekologikoaren bitartez gaixotasun mental larria duten pertsonak gizartean eta komunitatean integratzeko Baratzezaintza eta Nekazaritza Ekologikoaren Tailerrak garatutako proiektuaren inaugurazioan parte hartu du sailburuak.
  • “Elkarrekin lan eginez bakarrik haziko gara herrialde gisa, eta hementxe dugu lankidetzaren adibide bat”.

 

Arrasate 17 03 21

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan, “Ereiaro proiektuak xede dituen pertsonen bizitza eraldatuko du, eta horixe izango da lorpenik handiena". Artolazabalek Aita Menni Ospitalean Ahizpa Ospitalariek eta Ekoudalatx – Nekazaritza ekologikoaren bitartez gaixotasun mental larria duten pertsonak gizartean eta komunitatean integratzeko Baratzezaintza eta Nekazaritza Ekologikoaren Tailerrak garatutako proiektuaren inaugurazioan parte hartu du.

 

Sailburuarekin batera ekitaldian izan dira Aita Menni Ospitaleko gerente Mikel Tellaeche, Arrasateko alkate Maria Ubarretxena, Aita Menniko psikologoa den Macarena Aspiunza eta Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatu Maite Peña.

 

Artolazabalek Aita Arizmendiarrietaren esaldi bat ekarri du gogora: “mundua ez zaigu eman kontenplatzeko, eraldatzeko baizik”. “Bidezkoa iruditzen zait aitortzea zuen denbora Hirugarren Sektore Sozialari elkartasunez eskaintzen diozuenok eta zuen profesionaltasuna erakunde horien zerbitzura jartzen duzuenok ideia horri jarraitzen diozuela eta mundua eraldatzeko egiten duzuela lan”.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan, “Ereiaro proiektuak xede dituen pertsonen bizitza eraldatu dezake, eta horixe izango da lorpenik handiena. Elkarrekin lan eginez bakarrik haziko gara herrialde gisa, eta gaur hementxe dugu lankidetzaren adibide bat”.

 

“Erantzukizun-karguak ditugunok ondo asko jabetzen gara pertsona batzuek besteek baino laguntza handiagoa behar dutela gure munduan mugitzeko. Baina pertsona guztiok behar dugu babesa. Gizarte batean bizitzeak berekin dakar babesten gaituzten pertsonak, antolakundeak eta erakundeak ditugula eta gehien behar duenari laguntzen zaiola jakitea”, adierazi du Artolazabalek.

 

Sailburuak, bestalde, Urkullu lehendakariak esandakoa ekarri du gogora: "administrazio publikoaren betebeharra da pertsonen duintasuna, bizitzako oinarrizko baldintzak, aberastasunaren banaketa eta gehien behar duten pertsonen arreta bermatzea. Kohesio eta justizia soziala osagai utziezina da Euskadiren etorkizunerako, herrialde lehiakorra izaten jarraitzeko".  “Ondo asko dakigu bide luzea geratzen zaigula egiteko, baina gaur aurkeztu duzuena bezalako lankidetza-ekintzek bidea urratuko dute”, erantsi du.   

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Artolazabal: “Ereiaro transformará la vida de las personas a quienes va dirigido y ese será el mayor logr… https://t.co/NEZfPQMUBl

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Artolazabal: “Ereiaro transformará la vida de las personas a quienes va dirigido y ese será el mayor logr… https://t.co/4XFy8lPwyB

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: “Ereiaro transformará la vida de las personas a quienes va dirigido y ese será el mayor logro” ➡ https://t.co/csV144i6sB

Ekitaldiko kargudunak