Eu

Azpiazu: “Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna da Gobernu Programan hartutako konpromisoak garatzeko Aurrekontuak onartzea”

2017.eko martxoak 20

Euskal Exekutiboak eta legebiltzar-talde popularrak gaur sinatu dute 2017ko kontuak onartzeko oinarrizko akordioa

Eusko Jaurlaritzak eta PPren legebiltzar-taldeak gaur sinatu dute 2017ko Aurrekontuak onartzeko oinarrizko akordioa. Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk akordioa sinatu aurreko agerraldian azaldu duenez, Euskal Exekutiboaren erantzukizuna da Gobernu Programan hartutako konpromisoak garatzeko kontu hauek onartzea. 

Eusko Jaurlaritzak balorazio “positiboa” egin du Aurrekontuen inguruan lortutako akordioaz, eta horri esker lehentasunezko arloak, besteak beste, ekonomia, hezkuntza, osasuna eta familiari buruzko politikak, indartu ahal izango dira.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak