Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza foru-zergen gaineko errekargu gehigarrien aurka agertu da

2017.eko martxoak 21

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du solaskideen arteko “zubi” lana egiten jarraituko duela ETA armagabetzeko prozesuan

Gobernu Kontseiluak foru-zergen gaineko errekarguen bidez Jaurlaritzaren diru-sarrerak gehitzeko lege-proposamenaren aurkako iritzia adierazi du gaur. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren ustez errekarguak “orokorrean eta alde bakarrez ezartzea kontraesanean dago erakundeen arteko lankidetzan, koordinazioan eta adostasunean oinarritutako gure ereduarekin".

Horixe adierazi du Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, foru-zerga batzuen gaineko errekarguen bidez Euskadiko Ogasun Nagusirako sarrera gehigarriak lortzeari buruz Eusko Legebiltzarrean erregistratutako ekimenaz Eusko Jaurlaritzak duen iritzia azaldu duenean. Euskal Exekutiboaren ustez zerga-politikaren helburu bakarra ezin da izan dirua biltzea; hazkunde ekonomikoaren, enplegua sortzearen eta elkartasunaren zerbitzura jarritako tresnatzat ere hartu behar da.

Era berean, Jaurlaritzaren ustez aldaketa oro aurretik Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan planteatu behar da, eta horren aurretik dagokion eta 2014an indarrean jarri zen ebaluazioa egin behar da.

Gobernu Kontseiluak, bestalde, hiru programa baimendu ditu gaur: Auzolandegiak 2017, euskal gazteek udan auzolandegietan parte hartzea sustatzeko programa; Euskalgintza 2017, euskararen erabilera sustatzeko jarduerak bultzatzekoa; eta Eleaniztasunerantz 2017, 1,3 milioi euroko zuzkidura duena proiektu eleanitzak garatzeko eta irakasleak atzerriko hizkuntza batean gaitzeko.

ARMAGABETZEA ETA ESPETXE POLITIKA

Hedabideek ETA armagabetzeko prozesuaz galdetu diote Erkorekari, eta honek adierazi du Eusko Jaurlaritzaren lana, aurrerantzean ere, solaskideen arteko “zubi” izatea izango dela, eta “erne“ egongo dela prozesuak oinarri izan behar dituen irizpideak bermatzeko, egoera Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearekin ebaluatzeko eta, baldintzak betetzen badira, armak entregatzeko prozesuari estaldura instituzionala emateko. Bestalde, Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyri unean-unean, datu berri adierazgarriak sortu ahala, informazioa ematen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, bestalde, atzo hainbat elkarrizketatan gogoratu ondoren Eusko Jaurlaritzak espetxe-politikari buruz duen iritzia lehengo berbera dela eta ez duela zerikusirik armagabetze-prozesuarekin, gaur azpimarratu du Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza aldian-aldian ari dela eguneratzen, 2013ko otsailetik, euskal presoen egoerari buruzko informazioa, eta 2016ko azaroan egindako azken eguneratzearen arabera espetxean etxetik urrun dauden presoak 500etik 360ra jaitsi direla.

IRAKASKUNTZAKO GREBA

Irakaskuntzan biharko, asteazkenerako, deituta dagoen grebari dagokionez, Erkorekak esan du espero duela ez direla gertatuko UPV/EHUn berriki gertatutakoak bezalako istiluak. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu die "hausnarketa egiteko eta istiluak saihesteko”, eta, aldi berean, bat egin du Eusko Legebiltzarraren “gaitzespen irmoa” jasotzen duen adierazpenarekin. 

2017-03-21 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos Desarme y política penitenciaria, Huelga en Enseñanza https://t.co/Bd75VsNeQs https://t.co/29HK1nXOyq

    [3] Otros asunto…

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto principal El Gobierno Vasco se muestra contrario a los recargos adicionales en los impuestos forales https://t.co/Bd75VsNeQs

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos Desarme y política penitenciaria, Huelga en Enseñanza https://t.co/OGLpnygKkO https://t.co/wS4T7xsEiv

    [3] Otros asunto…

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)