Eu

Bisita Ramondin-era

2017.eko martxoak 20

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Arabako Ramondin enpresa bisitatu du gaur goizean, ardo, likore, cava, xanpain, apardun edo olioetarako kapsulak ekoizteko prozesua gertutik ezagutzeko. Ramondin-eko Kontseilari Delegatu José Miguel Munillak egin zion harrera sailburuari.
Laneko Sailburuorde Jon Azkue, Laneko Zuzendari Elena Pérez, Gizarte Ekonomiako Zuzendari Jokin Díaz, Osalaneko Zuzendari Nagusi Alberto Alonso eta aholkularia Mikel Unzalu izan zituen lagun María Jesús San Josék.
José Miguel Munillak aurkeztu zuen Taldea, baita beren negozio-eredua eta politikak ere, eta ondoren ekoizpen-prozesua ezagutzera eman zien. Ramondin-eko Kontseilari Delegatuak nabarmendu zuen "enpresak ahalegin izugarri handia egin du krisialdiko urte latzenetan Gizarte Erantzukizuneko politiken alde. Hala, apustu hori agerian geratu da AENORek enpresari emandako IQNet SR 10 ziurtagiriarekin, Ardoaren Merkatuek eman dion EGEren Kudeaketa Onenaren sariarekin, eta ardoaren sektorean lehenengo EGE Ranking-aren bi edizioetan izan duen lehen postuarekin".
EGE politikak enpresaren Estrategiaren baitan daude orain eta arlo berriak bildu eta sail eta pertsona gehiago ditu enpresaren barruan. "Ramondin-entzat inbertsio bat da, gastu bat baino", ziurtatu du Munillak, hau esanez amaitu duenak: "Ramondin-ek partaide izan behar du bere inguruko gertaeretan eta inguruan duen gizartearekin elkartu behar du. Hala, erabateko gardentasunaren aldeko konpromisoa hartu genuen interes-talde guztiekin: akziodunak, langileak, bezeroak eta, jakina, gizartea eta instituzioak.
Gaur egun, 700 enplegatu baino gehiago ditu Ramondin-ek, bertako lau ekoizpen-zentroetan banatuta:  Guardia (490 pertsonak baino gehiagok egiten dute bertan lan), Frantzia, Argentina eta Estatu Batuak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    Hay algo que falla en esta foto: https://t.co/xXmbCMiW82 @Ramondin @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak