Eu

Bingen Zupiria: "Oso berezia da Argentinako euskal komunitateak duen harrotasuna bere identitateari eusteko"

2017.eko martxoak 18

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiriak Onda Vasca irratian hitz egin du egunotan Argentinara egiten ari den bisitaz. Bidaia honen helburu nagusia Laurak Bat euskal etxearen 140 urteurrenean eta gaur ospatzen den ‘Buenos Aires celebra al País Vasco’ jaialdian izatea da. “Oso berezia da Argentinako euskal komunitateak duen harrotasuna bere identitateari eusteko”, adierazi du. Horrekin batera, sailburua Argentinako Kultura ministro Pablo Avelluto eta Eduki eta Hedabide Publikoen ministro Hernán Lombardirekin bildu da, eta datozen egunotan beste hainbat ekitaldi izango ditu Argentinako euskal komunitateari eta, oro har, kulturari lotutakoak.

Elkarrizketa entzun.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak