Eu

Artolazabal sailburuak Bassa kontseilariari Lanbideren lan-sistema azaldu dio

2017.eko martxoak 20

Kataluniako Generalitateko Laneko, Gizarte Gaietako eta Familien Kontseilaritzaren bisita instituzionala Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari

Kataluniako Generalitateko Lan, Gizarte Gai eta Familien kontseilari Dolors Bassa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekinbildu da Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzara gaur goizean egin duen bisita instituzionalean. Bileraren helburu zen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren lan-sistema ezagutzea.

Kontseilaritzaren ordezkaritza baten buru zen Bassarekin batera, bertan izan dira Kontseilaritzako eta Laneko idazkari nagusi Josep Ginesta; Gizarte Gaietako sektore-idazkari Francesc Iglesies; Ekonomia Sozialeko eta Solidarioko zuzendari nagusi Josep Vidal, eta Paula Terribas.  Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren aldetik, Artolazabal sailburuaz gain, bileran egon dira Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia; Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro;Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandia; eta Jose Antonio Suso.

Bisita honetan Generalitateko ordezkaritzak interesa erakutsi du Lanbidek eskaintzen duen zerbitzuan, babes sozialeko sisteman, eta familia-politikaren eta gizarte-gaien arloan Eusko Jaurlaritzak burutzen dituen beste ekintza batzuen inguruan. 

Bestalde, Katalunian Hirugarren Sektore Sozialak burutzen duen lanaren eta hark duen garrantziaren, eta Generalitateak eskaintzen duen laguntzaren inguruan galdetu diete Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Kontseilaritzako kideei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Dolors Bassa, osep Ginesta; Francesc Iglesies; Josep Vidal, Paula Terribas