Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Bilbao-Bilbao zikloturista-martxan lagunduko du mugikortasun-ohitura seguruak sustatzeko

2017.eko martxoak 18

Bihar, hilaren 19an, egingo den martxan parte hartzen dutenek lohi-babes bat jasoko dute opari

Aurreko edizioetan bezala hilaren 19n egingo den Bilbao-Bilbao zikloturista-martxan instalatuko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzaren kamioia eta karpa. Jarduera hori kokatzen da familiei zuzenduta antolatzen diren ekitaldi, jaialdi eta kirol-ekintzetan laguntzeko Trafiko Zuzendaritzak, mugikortasun-ohitura seguruak sustatzea helburutzat hartuta, garatzen dituen ekimenen baitan. Trafiko Zuzendaritzak erremintarik gabe jartzen diren lohi-babesleak eman dizkie aldez aurretik antolatzaileei kirol-ekitaldiko parte-hartzaileei banatzeko.  

Ekimen honekin herritarrei helarazi nahi diegu zein garrantzizkoa den portaera segurua izatea trafiko-istripuei aurrea hartzeko. Errepideak erabiltzen dituztenak eta gizataldeak elkartzen diren agertokietara zuhurtzia-mezua eramaten duen kamioi bat dugu horretarako”, adierazi du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak.

Martxa Zubiarte merkataritza gunearen ingurutik irtengo da, puntu horretan jarritako bideowall batean Trafiko Zuzendaritzak egindako bideo bat proiektatuko da errepideak guztiok partekatzen ditugula eta errespetuz eta zuhurtziaz jokatu behar dugula gogoratzeko. Trafikoko zuzendariak martxari hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du.  

Bilbao-Bilbao zikloturista-martxaren antolaketan laguntzeak inplikatuko du nahi duten parte-hartzaile guztiek jasotzea beren helbide elektronikoetan bide-segurtasunari buruzko Trafiko Zuzendaritzaren aholkuak eta mezuak.   

Trafiko Zuzendaritzaren kamioia 35 ekitalditara mugitu zen iaz (besteak beste, Euskal Herriko Itzulian, Ikastolen Federazioaren eta Euskal Eskola Publikoaren urteko ekitaldietan eta Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Egunean izan zen); aurten 36tan izatea aurreikusten da.  

“Ezinbestekoa da prebentzioa azpimarratzea”, nabarmendu du Trafikoko zuzendariak, “kontuan hartu behar baita giza faktoreen, hau da, eguneroko jardunean gizakiok hartzen ditugun erabakien, ondorioek istripu bat eragin dezaketela”.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak