Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurten bertan jarriko du abian Euskadiko esne Bankua

2017.eko martxoak 21

Galdakao-Usansolo Ospitaleko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan kokatuko da, eta denbora bete baino lehen edo pisu gutxirekin jaiotako haurren elikadura bermatuko du; Neonatologiako profesionalek egoki jotzen dutenean ere erabiliko da 

Osasuneko sailburu Jon Darpónek azpimarratu du Euskadiko Administrazioak amagandiko edoskitzearekin hartutako konpromiso irmoan emandako beste urrats bat dela, bai eta Euskadiko osasun-sistema publikoaren aurrerapauso handia ere, euskal gizarte osoaren osasunarentzat onuragarria izango dena 

 

Eusko Jaurlaritzak aurten bertan sortuko du amen esnea gordetzeko banku bat. Banku hori Galdakao-Usansolo Ospitaleko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan kokatuko da, eta Euskadi osoari emango dio erantzuna Neonatologiako unitateak dituzten sare publikoko ospitaleen bitartez: Txagorritxu, Gurutzeta, Basurto eta Donostia. Halaxe jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean Osasuneko sailburuorde Iñaki Berraondorekin batera egin duen agerraldian.   

Amen esnea bilduko duen Euskadiko bankuari esker, eta medikuak aginduta, nutrizio eta tratamendu egokiak emango zaizkie 32 aste baino gutxiagorekin jaiotako haurrei edo 1.500 gramo baino gutxiagorekin jaiotakoei amek ezin dietenean behar adina esne eman edo Neonatologiako medikuek adierazten duten kasu espezifikoetan (gaixotasun kirurgiko abdominala, kardiopatiak eta bestelako gaixotasun arriskutsuak). Une hauetan Euskadin jaiotzen diren 10 haurretatik bat jaiotzen da denbora bete aurretik, eta horien % 15ek pisatzen dute jaiotzean 1.500 gramo baino gutxiago.  (2015eko datuak). 

Euskadiko esne-bankuak, premiaren arabera, Neonatologiako Unitatea duten Osakidetzako lau ospitaleak hornituko ditu: Arabako Unibertsitate Ospitalea (egoitza Txagorritxun), Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Basurtoko Unibertsitate Ospitalea eta Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Horrek ziurtatzen du zerbitzura sarbide homogeneoa izatea, eta berdintasun-baldintzetan, EAE osoan. 

Bankua ezartzeko gastua 70.000 euro ingurukoa izango da, eta jasota dago 2017ko ekitaldiko Aurrekontuetan. Jon Darpónen esanetan “Eusko Jaurlaritzak amagandiko edoskitzearekin hartuta duen konpromisoan emandako beste urrats bat da, beti aldeztu izan baitugu haur jaioberriarentzat elikagairik onena dela, eta, are gehiago, denbora bete gabe edo premia bereziekin jaiotako haurren kasuan".

Alde horretatik, sailburuak gogora ekarri du 2013-2020ko Osasun Planean jasotako lerro espezifikoa amagandiko edoskitzea eta edoskitze-aldiaren iraupena mantendu, sustatu eta babesteko, osasun fisiko nahiz emozionalerako dituen onurengatik, betiere amaren nahia errespetatuta. Helburu zehatza da egungo % 26tik % 35era pasatzea 2020an sei hilabeteko amagandiko edoskitzearen ratioan. 

Sailburuak 147/2015 Dekretua, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena, ere aipatu du, 9. artikuluan ezartzen baita amagandiko edoskitzeari buruzko informazioa eta prestakuntza jasotzeko emakumeen eskubidea, haurra elikatzeko unean edoskitzearen erabilera sustatzeko. 

Sailburuak azaldu duenez, orain hartutako erabakia Osasun Saileko pertsonalak urtetan egindako azterketa zorrotz eta zehatzaren emaitza da. Azterketan Osakidetzako ospitaleetako 4 Neonatologia unitateek hartu dute parte, eta hainbat alderdi erabakigarri hartu dira kontuan: amagandiko edoskitzearen egungo egoera Euskadin; denbora bete aurretik jaio daitezkeen haurren gutxi gorabeherako kopurua; esne-bankurako esnea eman dezaketen emakumeen kopurua; Estatuan nahiz Europan dauden esne bankuen egoera, kopurua, kokapena eta baldintzak; eta beste hainbat parametro, hala nola, baliagarritasuna, efizientzia, irisgarritasuna eta ekitatea. 

Elementu guztiak aztertzea da ezinbestekoa era horretako proiektu bati ekin aurretik; izan ere, Jon Darpónek agerian utzi duen bezala, “osasun publikoaren arloan erabakiak ezin dira hartu intuizioz edo esperientziaz baliatuta bakarrik; funtsezkoa da ebidentzia zientifikoak aztertu eta sartzea, bai eta komunitate zientifikoarekin egiaztatzea ere”.   

Osasun sailburuak ziur adierazi du amen esnea gordetzeko euskal bankua abian jartzea euskal osasun-sistemaren garrantzi handiko aurrerapausoa dela, eta euskal gizarte osoaren osasunarentzat eta ongizatearentzat izango dela onuragarria. Bankuak arrakasta izango duela ziurtatuta dago, “hain zuzen ere, euskal herritarrek beste esparru batzuetan, esate baterako, organoak edo odola ematean, beti egiaztatu izan duten elkartasuna eta altruismoa kontuan hartuta”.  

 


Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoak 21

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aijesukadi1
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @Besartean
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Eusko Jaurlaritzak aurten bertan jarriko du abian Euskadiko esne Bankua ➡ https://t.co/zVSiiBgaGB

  • @Besartean
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @ormaetxea
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @Biondetta30
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @Anlola26
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @OSIArabaESI
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Eusko Jaurlaritzak aurten bertan jarriko du abian Euskadiko esne Bankua ➡ https://t.co/zVSiiBgaGB

  • @OSIArabaESI
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @txapa1
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @ALdietista
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • @sagutxinaii
    2017.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco pondrá en marcha este mismo año el Banco de leche materna de Euskadi ➡ https://t.co/goIFomVcno

  • 2017.eko martxoak 21

    ¿Cómo se podrá donar leche? ¿Desde cualquier hospital implicado?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak