
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du “Irakurketa Erraza”-ren aurreneko proiektua euskadi.eus web orrian
- Helburua da herritarrek administrazio-hizkuntza hobeto uler dezaten lortzea, zenbaitetan hain nahasia eta ulertezina.
- Hemendik aurrera, “diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat” atala erabiltzen duen pertsona orok klik egin ahal izango du “Ikusi Informazioa Irakurketa Errazan”erlaitzean; bertan, modu erraz, argi eta zuzenean aurkituko du informazioa.
- Eusko Jaurlaritzaren arabera, populazioaren %30ak administrazio-hizkuntza irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak ditu. Beraz, proiektu honek lagundu egingo du, gainera, herritar orok informazio publikoa ulergarria izateko duen eskubidea bermatzen.
- XI. Legealdi honetarako Gobernuaren helburu estrategikoak dira Euskal Administrazio Publikoa herritarrei hurbiltzea eta kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzea, formatu erraz eta ulergarri batean.
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du “Irakurketa Erraza” proiektua euskadi.eus web orrian. Proiektu berri honetan testu errazak eta argiak hartuko dira barnean, herritarrek Euskal Administrazio Publikoaren informazio ofizialaren edukia erraz ulertu ahal izateko.
Aurreneko aldia da halako proiektu bat abian jartzen dena. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa da, ordea, pausoz pauso bere ezarpenean aurrera egitea, hasieran informazio ofizialaren osagarri izateko, eta gero, informazio hori ordezkatzeko, kontuan hartuta hizkuntza espezializatuak (administrazio-hizkuntza, hizkuntza ekonomikoa, juridikoa eta abar) konplexuak izan ohi direla zenbaitetan. Hala, horren ordez, hizkuntza arruntagoa eta errazagoa erabiliko da, esaldi laburragoekin eta egitura sinpleagoekin.
Egokitzapen-lana “diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat” ataletik hasi da, hain zuzen ere, bisita gehien jasotzen dituen web ataletako batetik. Hemendik aurrera, zerbitzu honek erlaitz berri bat erakutsiko du, “Ikusi Informazioa Irakurketa Errazan” ; informazio bera irakurri ahal izango da bertan, baina modu argiago eta ulergarriago batean.
Web orriaren erabilerraztasuna hobetzeko proiektuhau Eusko Jaurlaritzaren eta “Lectura Fácil Euskadi, Irakurketa Erraza” elkartearen baterako lanari esker gauzatu da. Elkarte hau testuak egokitzeaz arduratu da, eta Eusko Jaurlaritzak web orrian sartu ditu dagozkion edukiak eta esteka oraingo laguntzan.
INFORMAZIO PUBLIKO ULERGARRIA
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadiko populazioaren %30ak administrazio-hizkuntza irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak ditu. Horregatik, proiektu hau oso lagungarria izan daiteke herritar orok informazio publiko ulergarria helmenean izateko duen eskubidea bermatzeko.
XI. Legealdirako, Gobernuaren lehentasunezko helburuak dira Euskal Administrazio Publikoa herritarrei hurbiltzea eta kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzea, formatu erraz eta ulergarri batean. Eta helburu horiek Eusko Jaurlaritza lantzen ari den “Berrikuntza eta Gobernantza Publikoko Plan Estratategikoaren” baitan hartuko dira.
IRAKURKETA ERRAZAREN ADIBIDE BAT
Orain arte, “diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat” ataleko edukia administrazioko ohiko formatuan zegoen eskuragarri. Adibidez, ataletako batean, dagokion laguntza honela dago azalduta:
Titulua: Diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat Xedea: Dekretu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, semen-alabak dituzten familiei ondorengo jarduketa-ildoen bidez emango dizkien diru-laguntzak arautzea: a) Ardurapeko semeagatiko eta/edo alabagatiko laguntzak. Diru kopurua: 25.480.314,00 € Araudia: 30/2015 DEKRETUA (EHAA 60. ZK./2015), martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena. 154/2012 DEKRETUA (EHAA 152. ZK./2012), uztailaren 24koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa. martxoaren 17ko 32/2015 Dekretuak (EHAA 60 ZK./2015) aldatu duena. 32/2015 DEKRETUA (EHAA 60. ZK./2015), martxoaren 17koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema erregulatzen duen dekretua aldatzekoa. |
Orain, “Ikusi Informazioa Irakurketa Errazan”, formatu grafikoago, argiago eta ulerterrazago bat agertzen da herritarrei zuzendua:
Zer dira laguntza horiek? Laguntza horien bidez, Administrazio Publikoak —kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak— diruz laguntzen die seme-alabak ardurapean dituzten familiei. Hiru laguntza mota daude:
- Jaiotza -Adopzioa -Adopzioaren aurreko harrera -Tutoretza (18 urtez beherakoak)
Nork ematen ditu laguntza horiek? Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak Zenbat diru dago aurrekontuan? 25 milioi euro baino gehiago (25.480.314 €) Noiz eska daitezke laguntza hauek? Noiztik: 2015eko apirilaren 1a Nola eska daitezke laguntza hauek? Honela aurkez daitezke laguntza horiek eskabideak:
|
-
2017-03-21
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco pone en marcha el primer proyecto de “Lectura Fácil” en la página web https://t.co/zYsnkCyWTa https://t.co/VbNHrKne6g -
2017-03-21
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco pone en marcha el primer proyecto de “Lectura Fácil” en la página web https://t.co/hIeUabRLoi https://t.co/i7qRfuTcBL -
2017-03-21
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du “Irakurketa Erraza”-ren aurreneko proiektua https://t.co/hIeUabRLoi web orrian https://t.co/iholM5PLUy -
2017-03-21
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du “Irakurketa Erraza”-ren aurreneko proiektua https://t.co/oxHd6VvU43 web orrian https://t.co/L2EnLFUG4i -
2017-03-21
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco pone en marcha el primer proyecto de “Lectura Fácil” en la página web https://t.co/oxHd6VvU43 https://t.co/S6ai0KN6WB -
2017-03-20
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco pone en marcha el primer proyecto de “Lectura Fácil” en la página web https://t.co/FfwMCdjt5y https://t.co/jsBsjWzC5z