Eu

Lanaren arloko iruzurraren aurkako kanpainak, Lan eta Justizia Sailaren lehentasunezko helburu

2017.eko martxoak 17

Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek lanaren arloko iruzurraren aurka borrokatzeko bere sailaren konpromisoa berretsi du, horixe baita legealdi honetan duten lehentasunezko helburuetako bat.
Gaur egindako kontrol-bilkuran Gloria Sánchez legebiltzarkide sozialistak egindako galdera bati erantzunez, lanaren arloko iruzurrak gizartean, oro har, eragiten dituen arazoak eta Sailak iruzur hori eteteko duen asmoa azaldu ditu sailburuak.
“Lan eta Justizia Sailean badakigu lanaldi partzialeko kontratu-modalitatea gora egiten ari dela denda edo ostalaritza bezalako produkzio-sektore jakinetan, eta kasu horietako batzuetan jokabideak okerrak izan daitezkeela” esan du.
Sailburuak kontratu horiei buruzko kopuruak eman ditu: “Euskadin, urtarrilean, aldi baterako 68.012 kontratu formalizatu dira. Horietatik 26.314 lanaldi partzialeko kontratuak izan dira, hau da, % 53,39. Azpimarratu nahi dut 17.832 kontratu horietatik % 66 emakumeak kontratatzeko izan direla”, azaldu du.
Hortaz, ondorioa argia da: “Mota honetako iruzurra jasateko arrisku handiagoa duten pertsonak eta sektoreak daudela uste dugu. Horregatik, Laneko Ikuskatzailetzaren kanpaina bat iragarri dugu eta abian jarriko dugu mota horretako kontratuak aztertzeko, kontratu horiek jardueraren gauzatze errealarekin alderatzeko eta, legez kontrako egoerak gertatzen badira, zigortzeko”.
Maria Jesus San Josek beste neurri osagarri batzuk aipatu ditu lanaren arloko iruzurraren aurka borrokatzeko: adibidez, Sailaren webgunean, lanaren arloko iruzurraren aurkako postontzia ezartzea, “sindikatuek indar txikia duten edo enplegu-emaileen presioa handia den lekuetan sektoreetako langileek legez kanpoko egoerak sala ditzaten. Salaketa horiek guztiak ikertzeko konpromisoa hartzen dugu”, adierazi du.
Ikuskapen-lana ez da hor geratzen: “Azpikontratazio-modalitateak, laneko bitartekaritzaren gaiak ere sakonago aztertuko ditugu. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak laneratzeko arauak zein neurritan betetzen diren jakin nahi dugu”. Eta neurri gehiago gaineratu ditu: “lan-baldintzen azterketa, soldataren inguruan arau-hauste posibleak hautematea; etorkinen diskriminazioa; edo Enplegu Erregulazioko Espedientea duten enpresatan lan-baldintzen arau-hauste posibleak aurkitzea”.
Neurri horiek ni buru naizen Sailaren mende dauden 44 ikuskatzailek ea 14 ikuskariordek garatuko dituzte. Profesional horiek Estatuaren mende dauden profesionalekin koordinatzen dira, bi talde hauen arteko ikuskapen-lana eraginkorragoa eginez.
Azkenik, “enplegua eskuratzeko garaian edo lan-baldintzetan diskriminazioari, laneko jazarpenari eta sexu-arrazoien ondoriozko jazarpenari aurre eginez, lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bultzatzeko” asmoa adierazi du.
“Enplegu gehiago izango duen euskal gizarte bat lortu nahi dugun arren, enplegu hori kalitatezkoa izan dadin bilatuko dugu, lan munduan aritzen diren guztiek bizitza duinagoa izan dezaten", esan du.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RolanAmorrortu
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    La lucha contra el fraude laboral, objetivo prioritario del Departamento de Trabajo y Justicia https://t.co/EOoPIX3kq0

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La #lucha contra el #fraude laboral, objetivo prioritario del Departamento de Trabajo y Justicia ➡ https://t.co/ofzH520nEo

  • @mikel_uriguen
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La #lucha contra el #fraude laboral, objetivo prioritario del Departamento de Trabajo y Justicia ➡ https://t.co/ofzH520nEo

Ekitaldiko kargudunak