Eu

Artolazabal: “teleasistentzia-zerbitzua funtsezkoa da 43.000 pertsona autonomiaz eta independentziaz molda daitezen beren etxean”

2017.eko martxoak 17
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren esku-hartzea Eusko Legebiltzarrean
  • 80 urtetik gorako lau pertsonatatik batek du Euskadin betiON zerbitzua

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez, “betiON teleasistentzia-zerbitzua funtsezkoa da 43.000 pertsona autonomiaz eta independentziaz molda daitezen euren etxean, eta erabiltzaileei erantzuna emateaz gainera, laguntza handia da familientzat eta zaintzaileentzat”.

Artolazabalek gogoratu du Euskadin teleasistentzia publikoaren estaldura % 9,70ekoa dela 65 urtetik gorako pertsonen artean, eta esan du 80 urtetik gorakoen artean lautatik batek duela zerbitzua eta 85 urtetik gorakoen artean, berriz, hirutatik batek, % 36,30ek zehazki.

Artolazabal sailburuak azpimarratu du “zerbitzuak berehalako eragina du konektatutako 43.000 pertsona horien bizitzan, eta horixe helarazten digute pertsona horiek, betiON zerbitzua duten pertsonei egindako inkestaren arabera, 0tik 5era bitarteko eskala batean, 4,41 puntukoa baita gogobetetasun-indizea".

Beatriz Artolazabalek adierazi du “Osasun Sailarekin elkarlanean jardutea erabakigarria izan da ekimen soziosanitario hau behar bezala garatzeko, eta etengabe ari da hazten erabiltzaileei dagokienez eta eskainitako zerbitzuei dagokienez”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak