Eu

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Euskadiren 2011rako Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean

2010.eko azaroak 04

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011rako Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu gaur Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean. Aurrekontu horiek jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko diseinatu dira. Carlos Aguirrek esan duenez, "krisitik ateratzen lagundu nahi da, hiru helburu nagusi dituzten aurrekontu hauekin: aurrera egitea zerga sendotzeko ahaleginean, lehiakortasun ekonomikoa handitzea produktibitatea hobetuz, eta Ongizatearen Estatuaren egungo zerbitzu eta prestazioen mailari eustea".

Ekonomia eta Ogasuna, 2011ko aurrekontuak

Ekonomia eta Ogasun Sailak 52 milioi euroko aurrekontua du, eta horixe da 2010ekoarekin alderatuz murrizketa handiena izan duena, % 5,5ekoa, hain zuzen ere.

Ekonomia eta Ogasun Sailak administrazio-erakunde autonomo bat (EUSTAT) eta zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat (Euskal Finantza Erakundea) dauzka atxikita.

Atal handien artean nabarmentzekoak dira langileria-gastuak, horixe dela Sailaren kapitulu garrantzitsuena, 16,5 milioi eurorekin, Administrazioko langileen aseguruak kenduta, hau da, guztizko zenbatekoaren % 31,7. Langileria-gastu horiek % 2,5 murriztu dira, langileriaren ordainsariak txikitzearen ondorioz. Administrazio Orokorraren batezbestekoa baino gutxiago txikitu dira soldatak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren 5 zuzkidura atxiki direlako, BGAEen arloa kudeatzen zuten langileak Finantza Zuzendaritzan sartu izanaren ondorioz.

Garrantziari dagokionez EUSTAT administrazio-erakunde autonomoari egindako transferentzia da hurrengoa. Bere zenbatekoa 11,7 milioi eurokoa da, eta % 6,8 murriztu da 2010eko aurrekontuarekin alderatuz. EUSTATen aurrekontua, aldiz, 13,6 milioi eurokoa dela, % 4,8 txikiagotu da. Finantzaketaren gainerako zatia argitalpenak saltzetik, EINekin egindako hitzarmenetatik eta Diruzaintzako gerakineko 1,5 milioi euroko zenbatekotik eskuratu da. EUSTATen partida garrantzitsuenak estatistika-eragiketei buruzkoa dira, 2 milioi euroko aurrekontuarekin, baita aplikazio informatikoei buruzkoak ere, beste 2 milioi euroko aurrekontuarekin.

Abalak erabiltzeari buruzko partida pixka bat handitu da, 3,1 milioi eurokoa dela.

Ondare-aseguruaren aurrekontuak II. kapituluan azaltzen dira, eta % 37,5 gutxiagotu dira 2010ekoarekin alderatuz, aseguruen lehiaketa berriaren adjudikazioa merkatu izanaren ondorioz.

Diru-bilketa betearazlearen zerbitzua kudeatzeko kostua 2010eko aurrekontuan bezala mantendu da, 2,8 milioi euroko zenbatekoarekin.

8. kapituluan 1,2 milioi euroko partida azaldu da, aldi baterako kapital ekarpenak egiteko elkarrekiko berme-baltzuei.

Era berean, Euskal Finantza Erakundeak egindako jarduera ere nabarmendu behar da. Orain arte EKARPEN SPE, S.A. sozietatean antolatzen zuen autonomia-erkidegoaren partaidetza, proiektu horretan foru-aldundiek eta euskal aurrezki-kutxek ere parte hartzen zutela, eta abiadura ona darama.

Baina 2010ean hitzarmena sinatu da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin, elkarlanean aritzeko Euskadin berrikuntza sustatzeko jardueretan.

Hitzarmen hori betez, Ministerioak 80 milioi euroko zenbatekoa eman zuen urrian, aurrerakin itzulgarri gisa, inbertsio zientifiko-teknologikoak egiteko programako inbertsioak finantzatzeko erabiltzen dela.

2011ko aurrekontuan EKARPENi ekarpenak egiten jarraituko da. Sozietatearen negozio-planean azaltzen diren inbertsioen aranera, 16 milioi eurokoak izango dira, eskatutako inbertsio-proiektuei erantzuteko.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak "inbertsio zientifiko-teknologikoak egiteko programa" finantzatzeko emandako funtsak kudeatuko ditu.

Ministerioak 2011rako agindutako ekarpena 40 milioi eurokoa da. 2011n ematea aurreikusi diren inbertsioak (enpresa publiko eta pribatuetarako finantzaketa) 57 milioi eurokoak dira, 2010ean eta 2011n jasotako funtsen pentzura.

2 iruzkin
  • @cittaslow_intl
    2012.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    @2012Euskadi 'Las ciudades, ¿llegarán a ser vivibles?' de PIER GIORGIO OLIVETI. "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/0IWOsNt0

  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    @cittaslow_intl Sure!! here you have the link! http://t.co/2ueI1Yy5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre