Eu

Errenten susperraldiak eta gizarte-prestazioen sistema mantentzeak krisiak euskal biztanleriaren bizi-baldintzetan duen inpaktua arindu dute

2017.eko martxoak 17
  • Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak “Pobreziaren eta gizarte-desberdintasunen inkesta 2016” prestatu du, 2014-16 biurtekoko datuekin
  • Biztanleriaren % 5,7k arazoak ditu oinarrizko premiak estaltzeko. 2016a nabarmentzen da, haurren pobrezia-tasa % 10,6ra murriztu delako
  •  2014ko prekarietate eta pobreziako adierazleen gorako joeraren ondoren, bi urte geroago minimo historikoetan kokatu dira maila horiek. Horrek agerian uzten du progresio sozial bat pobrezia-ongizatea eskalaren goialdera
  •  Artolazabal: “Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren politikak gaur egun hegoaldeko Europako herrialdeetan bereizgarria den pobrezia- eta desberdintasun-mailetatik oso urrun mantendu du Euskadi”

 

 

“2016ko pobreziaren eta gizarte-desberdintasunen inkestak (PGDI-2016)”, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak 2014-16 biurtekoko datuekin prestatu duenak, agerian jartzen du euskal gizartearen ezaugarri konprometitu eta solidarioa eta, aldi berean, hobekuntza argia erakusten du euskal etxeetako diru-sarrera eskasiarekin lotutako pobrezia-arriskuaren eta ongizate-gabeziaren adierazleetan. “Eta hori guztia krisi baten eraginpean, 2008tik 2014ra Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguak galtzea ekarri duena, eta orain gora doazenak”, zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek.

 

Artolazabalen ustez, “pobrezia ez da desberdintasun ekonomikoko gai bat soilik; izan ere, etxebizitza bat eskuratzeko arazoei, lan-prekarietateari edo laguntza soziosanitarioen gabeziari ere lotzen zaie”. Bere ustetan, “euskal biztanleria duela urte batzuetatik hona gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko egiten ari den ahalegin solidarioa dela bide, gizarte hau ez da  bere inguruneko beste gizarte batzuk bezain ahula krisi ekonomikoaren inpaktuaren aurrean”.

 

Krisiak sortutako egoerak berekin ekarri zuen Autonomia Erkidegoak 2008an (krisiaren aurreko urtean) baino 82.900 pertsona landun gutxiagorekin ixtea 2016, eta aldi horretan bertan 63.400 enplegu galtzea industrian eta beste 35.600 eraikuntzan. Guztira, pertsona langabeen bolumena handiagoa da 2016an (101.000 pertsona) 2008koa baino (% +262,1).

 

Gaur egun euskal herritar gehienek aurre egin diezaiekete beren oinarrizko premiei, baina biztanleriaren % 5,7k benetako pobrezia-egoerei egin behar dio aurre, eta arazoak ditu premia horiei heltzeko. Emaitza horiek baloratzean, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek adierazi duenez, “egungo indizeak oso urrun daude beste krisi ekonomiko batzuetan (1986koan eta 1996koan, adibidez) erregistratu ziren pobrezia- eta prekarietate-mailetatik, baina ia 100.000 pertsona pobrezia-egoeran egotea kezkagarria zaigu eta kolektibo horretan arreta muturrera eramatera behartzen gaitu”.

 Ildo horretan, 2014-2016 pobrezia-inkestak adierazten duenez, 2016a nabarmentzen da haurren pobrezia-tasa murrizteagatik (haurren pobrezia-tasa % 10,6ra murriztu da), baina biztanleriaren % 3k elikadura-arazo larriak adierazi zituen artean.

 Inkestak aurrerapen adierazgarriak nabarmentzen ditu, bereziki arlo hauek kontuan hartuta: pobrezia eta prekarietatearen forma larrienen dinamika, bizi-baldintza prekarioei lotutako pobreziari lotutakoak eta erreserba-ondare eskasa diru-sarreren krisiari aurre egiteko. 2014ko prekarietate eta pobreziako adierazleen gorako joeraren ondoren, bi urte geroago minimo historikoetan kokatu dira maila horiek. Horrek agerian uzten du progresio sozial argi bat pobrezia-ongizatea eskalaren goialdera.

 Aurrerapen horiek argiak dira pobrezia-benetako ongizatea eskalaren posizioetan ere. 2014 eta 2016 artean, gabeziak edo arrisku motaren bat duten pertsonen proportzioa 5,7 puntu erori da, % 31,1etik % 25,4ra igarotzean. Haatik, ongizate-posizioan dagoen taldea % 68,9tik % 74,6ra igaro zen. PGDIaren arabera, 2016ak ongizate oso edo ia osoko egoeran dagoen biztanleria-bolumen handiena markatzen du, bai termino erlatiboetan, bai egoera horretan dagoen biztanleria-bolumenean (1,6 milioi pertsona 2016an eta 1,56 milioi 2008an eta 2012an).

 “Ez da erori behar autoatsegineanazpimarratu du sailburuak–. Izan ere, PGDIak erakusten duen bezala, ongizate-egoeran dagoen biztanleriaren pisua bateragarria da benetako pobrezia-egoeren edo ongizate-gabeziaren eraginpeko pertsonen ehuneko handiago batekin”.

 Errentak eta gizarte-prestazioak

2014-2016 aldiko datu nabarmen bat da “berriz heldu zaiola Euskadik 2012ra arte izan zuen desberdintasunaren jaitsiera-ildoari”. 2014 eta 2016 artean, desberdintasunaren murrizketaren faktore garrantzitsu bat izan zen: diru-sarrera arrunten susperraldi argia biztanleria prekarioenaren artean. Horrela, aldi horretan zehar, gizarteko babesgabeenen % 30ek bere diru-sarrerak 7,2 eta % 9,9 artean hazten ikusi zuen; ehuneko horiek, azterketaren arabera, “gizartearen gainerakoaren gainetik kokatzen dira”.  

 Sektore horrek azken biurtekoan izandako susperraldia ez da guztiz nahikoa izan aurreko aldietan jasotako galerak garbitzeko. Horrela, krisiaren hasieran eta 2016aren artean, biztanleriaren sektore babesgabearen % 10ek % 7,2ko jaitsiera erregistratu du bere batez besteko diru-sarreretan, eta horrek bere susperraldia baldintzatu eta oztopatu du.

 Euskadin pobreziaren eta desberdintasunaren inpaktua erabat murrizteko lagungarri izan den beste faktore bat, zalantzarik gabe, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren, Etxebizitza Prestazio Osagarriaren eta Gizarte Larrialdiaren eskutik etorri da. 2016an, laguntza horiek guztiek pobrezia-arriskuan zegoen biztanleriaren % 69,3ri eman zion estaldura, hots, 134.563 pertsonari (Euskadiko guztizko biztanleriaren % 6,3ri).

 Kontuan izanik hiru prestazio-modalitateetarako sarbideak 71.494 euskal pertsona benetako pobreziatik kanpo utzi dituela –hori % 75eko gehikuntza da 2008ko 40.858 pertsonen aldean–, Beatriz Artolazabal sailburuak esan du “diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren politikak gaur egun hegoaldeko Europako herrialdeetan bereizgarria den pobrezia- eta desberdintasun-mailetatik oso urrun mantendu duela Euskadi”.

 Euskadiren egoera Estatu osoarekin alderatuta, pobrezia larriko tasa % 2an kokatzen da, Estatuko batez besteko % 40ko atalasearen % 11,2aren aldean. Ildo horretan, erosahalmenaren parekotasunaren atalase baliokideak Euskadikoaren gainetik kokatzen du Italiako pobrezia (% 9, % 2,6ren aldean).

 Alde horiek ongizate-gabeziaren adierazleetan ere antzematen dira (% 8,4 pertsona Euskadiko diru-sarreren batez bestekoaren % 60aren azpitik, eta % 22,1 Espainian 2016ko Estatuko atalasearen arabera; % 19,9 Italian eta % 10,7 EAEn, erosahalmenaren parekotasunen atalase italiar baliokideetan).

 Hori lotuta dago Autonomia Erkidegoko desberdintasunaren inpaktu askoz txikiagoarekin. Horrela, Euskadin aberatsenen  % 20k pobreenen % 20ak baino 3,9 aldiz diru-sarrera gehiago baditu, zifra 5,8ra iristen da Italian eta 6,9ra Espainian. EAEn biztanleria pobreenaren % 10ek diru-sarreretan duen % 3,5eko partaidetzaren aldean, proportzioa % 2,1 eskasekoa da Italian eta % 1,7koa Espainian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak