Berriak Segurtasuna
Eu

Euskalmetek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen banku eguneratua aurkeztu du

2017.eko martxoak 23

“Entendiendo las nubes - Hodeiak irakurtzen” lelopean egingo den Meteorologiaren Mundu Egunarekin bat etorriz

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Euskalmeteko meteorologo Eguzkiñe Iturriozek eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko teknikari Begoña Arratek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen Euskalterm bankua eguneratzeko azken lanak aurkeztu dituzte gaur Donostian. Prozesuan, guztira, meteorologiarekin loturiko 1.421 definizio eguneratu dira, definizio egoki edo zehatzagoak emateko. Izan ere, meteorologiaren arloan dagoen arazoetako bat euskaraz erabiltzeko terminologia homogeneizatu eta baliozkoturik ez izatea da.  

Segurtasuneko sailburuak azpimarratu du lanak duen garrantzi zientifiko-teknikoa eta helmen soziala, eta euskararen erabilera normalizatu eta eguneratzeko egiten duen ekarpena. Lanaz Euskalmeteko bi meteorologo arduratu dira UZEIk eskatuta, eta horri esker Euskalmetek termino meteorologikoen eskuliburu bat eta estilo-liburu gero eta zabal eta sakonagoa izango ditu.  

“Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren ezaugarrietako bat euskarazko komunikazioa da, eta egunez egun, beraz, batetik, eguraldia iragartzeko eta, aldi berean, larrialdi-egoerak saihesteko egiten dugu lan, eta, bestetik, meteorologiaren eremu espezifiko eta teknikoan hizkuntzaren normalizazioa sustatzeko", adierazi du Beltrán de Herediak. 

Aurten ‘Entendiendo las nubes - Hodeiak irakurtzen’ leloa duen Meteorologiaren Mundu Eguna dela eta, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak nabarmendu du herritarrek meteorologiari buruzko ezagutzak izatea sustatu behar dela gizartea autobabeserako hobeto prestatuta egon dadin baldintza meteorologiko txarrak direnerako.  

“Segurtasun Sailaren helburuetako bat da meteorologiaz gehiago jakiteko bideak jartzea eta hezitzaileei eta gizarteari, oro har, erremintak eskaintzea behar izanez gero hobeto antolatu gaitezen eta geure burua hobeto babestu ahal izan dezagun”, adierazi du Segurtasuneko sailburuak.

Hainbat erreminta eskaintzeko asmo horren baitan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak poster zientifiko eta dibulgatzaile bat argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz, eta bertan hodei-mota nagusiak deskribatzen dira Euskadiko leku enblematikoenetako argazkien bidez. EiTBko Eguraldia programaren eta Euskalmeten aurreikuspenen jarraitzaileek musu-truk bidalitako argazkiak dira.  

Unitate didaktikoak

Poster hori “Unitate Didaktiko Meteorologikoak” izeneko dibulgazio-proiektu baten lehen harria izango da, eta  hezkuntzan eta publiko zabal batek erabiltzeko erreminta bat izatea nahi da. Lehenengo unitatea, 2017ko Meteorologiaren Mundu Egunaren leloarekin bat, hodeiak eta hodei-motak ezagutzeko izango da, eta ondoren beste hainbat fenomeno meteorologiko aztertuko dira, hala nola, fronte-sistemak, behe-lainoak, baldintza meteorologiko txarrak, klimatologia, galernak, eta abar.

Bestalde, Meteorologiaren Mundu Egunari erantsi behar zaio Euskalmeten Twitterra 100.000 jarraitzailetara iristeko puntuan dagoela, eta, era horretara, Euskadiko gizarte-sareetan ezarpenik handiena duenetako bat izango da.  

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LasaLoi
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@Euskalmet-ek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen banku eguneratua aurkeztu du ➡ https://t.co/FmxRJEYoFp https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@Euskalmet-ek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen banku eguneratua aurkeztu du ➡ https://t.co/y0ISKTKUbj

  • @maramarataldea
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@Euskalmet-ek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen banku eguneratua aurkeztu du ➡ https://t.co/FmxRJEYoFp https://t.…

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    .@Euskalmet-ek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen banku eguneratua aurkeztu du ➡ https://t.co/FmxRJEYoFp https://t.co/89kpbpJDjW

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia: .Euskalmet-ek euskarazko datu terminologiko meteorologikoen banku eguneratua aurkeztu du ➡ https://t.co/xDG0HXtAJ1

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia: .Euskalmet presenta la actualización del banco de datos terminológicos de carácter meteorológico en #euske… https://t.co/v9SRe5Bwmf

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eguzkiñe Iturriotz, Euskalmeteko meteorologoa Begoña Arrate, Uzei – Terminologia eta Lexikografia Zentroko teknikaria