Eu

Marcos Murok eta Borja Belandiak Makina-erremintaren Institutuaren eta Danobaten prestakuntzarako eta enplegua sortzeko ekimenak ezagutu dituzte

2017.eko martxoak 16
  • Enpleguko sailburuordeak eta Lanbideren zuzendariak sektorean aplikatutako prestakuntza duala aztertu dute

 

Elgoibar, 17 03 16

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro eta Lanbideren zuzendari nagusi Borja Belandia Makina-erremintaren Institutuaren eta Danobaten instalazioetan izan dira gaur prestakuntza dualean oinarrituta sektorean prestakuntzarako eta enplegua sortzeko aplikatzen diren ekimenak ezagutzeko.

 

IMHko presidente eta Makina Erremintaren Elkarteko zuzendari nagusi Xabier Ortuetak eta IMHko zuzendari Ixaka Egurbidek lagunduta ezagutu ahal izan dituzte Eusko Jaurlaritzako enplegu-politiken bi arduradunek nazioartean presentzia handia duten eta osagai teknologiko sendoa duten enpresek osatzen duten makina-erremintaren eta fabrikazio-teknologien sektorean aplikatzen diren ekimenak.  Sektore honek, besteak beste, automozioaren, energiaren edo trenaren sektoreko eta sektore aeroespazialeko industrietarako ekipoak fabrikatzen ditu eta soluzioak ematen ditu.

 

“Sektore honek ongi prestatutako pertsonen aldeko apustua egiten du, eta prestakuntza dualaren eredua jarraitzen du enplegu egonkorra sortzera proiektatuta”, adierazi du Marcos Murok.

 

Topaketan Zigor Esnaola, AFMko presidente eta Danobat Groupeko Berrikuntzaren zuzendari Antxon López Usoz eta Danobat Groupeko Giza Baliabideen zuzendari Ainhoa Fernández ere izan dira, eta haiekin bisitatu dituzte Danobaten eta IDEKOren instalazioak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Ortueta, Ixaka Egurbide, Zigor Esnaola, Ainhoa Fernandez, Antton López Usoz