Eu

“Turistak erakartzeko aukera guztiak baliatu behar ditugu lankidetzaren bitartez” dio Isabel Muelak

2017.eko martxoak 17

Turismo sailburuorde Isabel Muelak San Sebastian Region-en aurtengo eskaintza turistikoa eta 2017/2018 turismo-gida berria aurkeztu ditu Sevatur azokan, Kultura eta Turismo diputatu Denis Itxaso eta Turismoko zinegotzi Ernesto Gasco eta eskualdeetako turismoaren arduradunak lagun zituela.

Euskadi-Basque Country markaren babesean, San Sebastian Region-ekin sintonian, turistak erakartzeko funtsezkoa da instituzioen lankidetza. Horixe azaldu du sailburuordeak esku hartu duenean, denek batera Euskadi sustatzeko baliabide turistiko guztiei etekina ateratzearen premia nabarmentzeko. “Hiri bat bisitatzen duen edonoren helmenean jarri behar ditugu beharrezko informazioa eta baliabideak, bere egonaldia luzatzea erabaki dezan gure lurraldeko beste leku batzuk ezagutzeko.

San Sebastian Region marka helburu honekin sortu zen: Donostiara iristen diren bisitarien jakin-mina piztea, bai kostaldean bai barnealdean Gipuzkoak eskaintzen dituen altxor ugarietako batzuk ezagutzeko. Isabel Muelak azaldu bezala, lerro estrategiko bat da, Euskadi-Basque Country markarekin bat datorrena, lurralde osoa sustatzeko baliabide turistikoak optimizatzea helburu hartuta.

Aurkeztu den gidaren berritasuna hauxe da, lurraldea, bere oraingo banaketaren arabera baino, San Sebastian Region-en estrategian eta duela gutxi aurkeztutako webgunean aplikatzen ari diren marka berrien arabera banatuta agertzea.  Helmuga eta bertako baliabideak kontuan hartuta egin da zonabanatze hori, bost tematika nagusi taldekatuz, aldi berean hitz jakin batzuen online posizionamenduaren arabera diseinatu direnak.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: “Turistak erakartzeko aukera guztiak baliatu behar ditugu lankidetzaren bitartez” dio Isabel Muelak ➡ https://t.co/MSA5YkIViI #Sev…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Isabel Muela: “Hay que aprovechar todas las oportunidades de atraer turistas desde la colaboración” ➡ https://t.co/4l8emSoQLV #Sev…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: “Turistak erakartzeko aukera guztiak baliatu behar ditugu lankidetzaren bitartez” dio Isabel Muelak ➡ https://t.co/alRRgBmsKf #Sev…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Isabel Muela: “Hay que aprovechar todas las oportunidades de atraer turistas desde la colaboración” ➡ https://t.co/3n2DmO6IPD #Sev…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak