
Akitania-Euskadi- Nafarroa Euroeskualdearen 2017ko lehen proiektu-deialdia “kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna" alorretan irekita dago
Akitania-Euskadi Euroeskualdeak sorreratik diru-laguntza politika bat garatu du, proiektu-deialdia erabiliz, bi eskualdeetako eragile pribatu eta publikoen arteko lankidetza garatzeko eta dinamizatzeko asmoz 2014-2020 Plan estrategikoak lehentasunezkotzat hartutako sektoreetan.
Nafarroa euroeskualdearen esparrura iritsi denez, hiru eskualdeetako eragileen arteko lankidetzara zabaldu da berez proiektu deialdia.
2017. urte honetako proiektu-deialdiaren lehen saio honek 400.000 €-ko diru-hornidura izango du eta “euroeskualdeko hiritartasuna” ardatzari buruzkoa da. Honako gaiek osatzen dute ardatz hori: kulturak, hezkuntzak, gazteriak, lanbide-heziketak, kirolak eta eleaniztasunak.
Kandidaturak modu digitalean soilik aurkez daitezke Euroeskualdearen webgunean: www.aquitaine-euskadi.eu
Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 19an, 15:00etan amaituko da.
Kontaktua :
Arola Urdangarin
Telefonoa: 00 33 6 32 20 08 13