Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitania-Euskadi- Nafarroa Euroeskualdearen 2017ko lehen proiektu-deialdia “kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna" alorretan irekita dago

2017.eko martxoak 16

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak sorreratik diru-laguntza politika bat garatu du, proiektu-deialdia erabiliz, bi eskualdeetako eragile pribatu eta publikoen arteko lankidetza garatzeko eta dinamizatzeko asmoz 2014-2020 Plan estrategikoak lehentasunezkotzat hartutako sektoreetan.

Nafarroa euroeskualdearen esparrura iritsi denez, hiru eskualdeetako eragileen arteko lankidetzara zabaldu da berez proiektu deialdia.

2017. urte honetako proiektu-deialdiaren lehen saio honek 400.000 €-ko diru-hornidura izango du eta “euroeskualdeko hiritartasuna” ardatzari buruzkoa da. Honako gaiek osatzen dute ardatz hori: kulturak, hezkuntzak, gazteriak, lanbide-heziketak, kirolak eta eleaniztasunak.

Kandidaturak modu digitalean soilik aurkez daitezke Euroeskualdearen webgunean: www.aquitaine-euskadi.eu

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 19an, 15:00etan amaituko da.

 

Kontaktua :

Arola Urdangarin

Telefonoa: 00 33 6 32 20 08 13

Emaila: arola.urdangarin@aquitaine-euskadi.eu

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @_ENAEN
    2017.eko martxoak 16
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak