Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak Hegoaldeko Trenbide Barianteari dagokion enkomiendaren protokoloa sinatu dute

2017.eko martxoak 16
  • Lurraldearen lehiakortasuna handituko duen trenbide azpiegitura estrategikoaren prozesua desblokeatzen da akordio honekin.
  • Barianteak behar dituen proiektuak eta lanak egiteko 375 miloi euroko enkomienda jasotzen du
  • Sinadura 3 hilabeteko lana eta negoziazioaren emaitza da.

Arantxa Tapia sailburua pozik agertu da Sustapen Ministerioarekin sinatutako akordioaren ostean, Euskadiko trenbide sarearen esparruan aspaldi mahai gainean geldirik egon den gaia martxan jartzen delako.

Lotura ferro-portuario berria, Sustapen Ministerioak eginiko proiektuak jasotzen duenaren arabera, Kantabriarekin abiadura handian egingo den konexioarren parte da.

Mugarri oso garrantzitsua da hau Euskadirentzat, Bilboko Portuak Europarekin lotura zuzena egingo baitu Europa zeharkatzen duen sarea eta Atlantikoko korridoreko trenbide sarearen parte izanik.

Hegoaldeko Trenbide bariantearen garapenak eta eraikitzeak zer ondorio izango ditu? Zerbitzua martxan jartzen denean, gaur egun Ortuella, Trapagaran, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldoko herriak zama garraioetatik liberatuta geratuko dira.

Gainera,  gaur egun Bilboko Portuak ez duen trenbide lotura egokia lortuko da, eta ekidin egingo dira egun gertatzen diren pilaketak, portuaren lehiakortasuna hobetuz.

 *Atxikitako planoan

KOLORE GORRIA – Gaur egungo trenbide ibilbidea

KOLORE ARROSA – Hegoaldeko Bariente berria

KOLORE BERDEA – Serantes-eko tunela

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @imanolgoe
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El GV y el Ministerio de Fomento firman el protocolo de la encomienda de la Variante Sur Ferroviaria https://t.co/Wx3GdSdTzD h…

Ekitaldiko kargudunak