Berriak Osasuna
Eu

Ikerketa eta Berrikuntza Osasunean. Carlos III.a institutuko zuzendariak Biodonostia bisitatuko du

2017.eko martxoak 16

Carlos III.a Osasun Institutua Estatuan biomedikuntzako ikerketa finantzatu, kudeatu eta gauzatzen duen ikerketako organismo publiko nagusia da. ISCIII-ko zuzendari nagusi Jesús Fernández Crespok Biodonostia Institutuaren berriro kreditatuaren instalazioak bisitatuko ditu, bertatik bertara ezagutzeko bertako profesionalek egiten duten lana.


Biodonostia institutua Osakidetzaren barruan dago eta Donostialdea ESIa (Erakunde Sanitario Integratua) da erreferentziazko nukleoa. 2011n Carlos III.a Osasun Institutuak Osasun Ikerketako Institutu gisa ziurtatu zuen, eta iaz, ziurtagiria berritu zion 5 urte gehiago.


Gipuzkoako osasun ikerketako zentro publikoak, jarduera eta produktibitate zientififkoaren adierazle nagusiak hobetu ditu: gaur egun 389 ikerlari ditu (2011n 281), finantzatutako 114 proiektu izatetik 323 izatera pasatu da eta 746 publikazio originaletik 1.928ra, besteak beste). Horretaz gain, Institutuak «lortu du ikerketa-forma bateratu bat egituratzea Biodonostia institutuko eta Donostialdeko ESIko profesionalen artean; eta lankidetzarako espazioa eta giroa sortu ditu oinarrizko ikerketaren, ikerketa klinikoaren era lan asistentzialaren artean, jakin-minez beteta dagoen eta berrikuntzara bideratzen den giza talde gazte, arduratsu eta kohesionatu batekin», auditoretza-txostenean hitzen hitz jasota dagoen moduan.


Duela gutxi, Biodonostiak lortu zuen AENOR ziurtagiria UNE 166002 arauaren arabera zeinak erakusten ditu osasun ikerketa zentro publiko honek egiten dituen praktika onak Berrikuntzaren arloan.


Fernández Crespok, Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendaria da 2015az geroztik, Institutuaren instalazioak bisitatuko ditu eta Biodonostiako Ikerketa Arloetako arduradunekin bilduko da. Ikerketa 7 arlo tematikotan antolatzen da, eta 300 ikertzaile inguru daude, 25 taldetan banatuta.


Ondoren, ekitaldi nagusia egingo da: Julio Arrizabalaga doktoreak, zuzendari zientifikoak, Biodonostia Institutua aurkeztuko du, eta Fernández Crespo doktoreari emango dio hitza. Hark osasuneko ekintza estrategikoari buruzko hitzaldia eskainiko du, «Osasun-ikerketako institutuen programa» izenekoa.

 


Donostia, 2017ko martxoaren 15a

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2017.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ·@Biodonostia recibió ayer la visita del Director General del Instituto de Salud Carlos III ➡ https://t.co/Gg8bOtFJaG h…

  • @luor33
    2017.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ·@Biodonostia recibió ayer la visita del Director General del Instituto de Salud Carlos III ➡ https://t.co/Gg8bOtFJaG h…

  • @msotogordoa
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ·@Biodonostia recibió ayer la visita del Director General del Instituto de Salud Carlos III ➡ https://t.co/Gg8bOtFJaG h…

Ekitaldiko kargudunak