Eu

Bingen Zupiria sailburuak Argentinara bidaiatuko du, Laurak Bat euskal etxearen 140. urteurrenean eta ‘Buenos Aires celebra al País Vasco’ jaialdian izateko

2017.eko martxoak 15

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Argentinara bidaiatuko du bihar, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenean eta ‘Buenos Aires celebra al País Vasco’ jaialdian izateko. Bi ekitaldi nagusi horiez gain, herrialdeko eta Buenos Aires hiriko zenbait agintarirekin bilduko da datozen egunotan, Euskadi eta Argentinaren arteko harremanez hitz egin eta lankidetzarako bide berriak zabaltzeko aukerak aztertzeko. Sailburuarekin batera, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izango da, baita Euskadik Argentinan duen Ordezkaritzako kideak ere.

                Euskaditik kanpoko euskal etxerik zaharrena da Laurak Bat eta garrantzi handia dauka Buenos Aires hirian. Argentinako elkarte zaharrenetako bat ere bada, eta herrialde honetako Senatuak omenaldi bat egingo dio ostiralean, ‘Mención de Honor Faustino Sarmiento’ emanez Laurak Bateko ordezkariei. Kongresuak ere errekonozimendua egingo dio igandean zentro honi. Era berean, euskal etxean bertan urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunotarako.

                Urteurrenarekin bat eginez, ‘Buenos Aires celebra al País Vasco’ ospatuko da larunbatetik aurrera. Hainbat ekitaldi antolatu ohi dira jaialdi honen inguruan eta euskararekin, kulturarekin, kirolarekin edo gastronomiarekin lotutako 40 stand baino gehiago izaten dira Buenos Aires hiriko erdi-erdian. Euskal komunitateak Argentinan duen pisuaren adierazle izaten da jaialdi hau.

                Honako hauek izango dira bisita honen hitzordu nagusietako batzuk:

Ostirala, martxoak 17.

-          Elkarrizketa Bingen Zupiria sailburuari Argentinako telebista publikoan.

-          Senatuaren errekonozimendua Laurak Bat zentroari, ‘Mención de Honor Faustino Sarmiento’ emanez.

-          Pablo Avelluto Argentinako Kultura ministroarekin batzarra.

-          Hernán Lombardi Hedabide eta Eduki Publikoen ministroarekin bilera.

-          Federación de Entidades Vasco Argentinas (FEVA) eta Laurak Bat zentroko zuzendaritzekin ekitaldia.

Larunbata, martxoak 18.

-          ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ jaialdiaren inaugurazioa.

-          Autoritateen agurra. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Adrián Varela Kolektibitateen zuzendaria, Pamela Malewicz Giza Eskubideen eta Aniztasunerako idazkariordea eta Arantxa Anitua Laurak Bateko presidentea izango dira.

-          Euskal etxeko umeen desfilea eta ohorezko aurreskua egindakoan, standak bisitatuko dira. Hainbat ekitaldi izango dira egun osoan zehar.

-          Arratsaldean, Bingen Zupiria sailburuaren hitzaldia izango da.

Igandea, martxoak 19.

-          140. urteurrenaren ospakizuna Laurak Bat euskal etxean.

-          Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren interbentzioa omenaldian.

-          Argentinako Kongresuaren errekonozimendua Laurak Bati.

Astelehena, martxoak 20.

-          Colegio Euskal Echea ikastetxera bisita.

-          Angel Mahler Buenos Aires hiriko Kultura ministroarekin (zinegotziarekin) bilera.

-          Euskadik Argentina-Mercosuren duen Ordezkaritzara bisita.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Bingen Zupiria Sailburuak Argentinara bidaiatuko du, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenean izateko ➡ https://t.co/vdDaj1nq9d

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Bingen Zupiria Sailburuak Argentinara bidaiatuko du, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenean izateko ➡ https://t.co/EeMwAKwL8P

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Bingen Zupiria Sailburuak Argentinara bidaiatuko du, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenean izateko… https://t.co/vdDaj15OKD

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Bingen Zupiria Sailburuak Argentinara bidaiatuko du, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenean izateko… https://t.co/EeMwAKwL8P

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Bingen Zupiria Sailburuak Argentinara bidaiatuko du, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenean izateko ➡ https://t.co/j8FFKuIni8

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    El consejero Bingen Zupiria, viaja hoy a Argentina para acudir al 140 aniversario de la euskal etxea Laurak Bat https://t.co/x7SshF33IX

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    El consejero Bingen Zupiria, viaja hoy a Argentina para acudir al 140 aniversario de la euskal etxea Laurak Bat https://t.co/znpZOv2tMS

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El consejero Bingen Zupiria, viaja hoy a Argentina para acudir al 140 aniversario de la euskal etxea Laura… https://t.co/Lbm5wRpX5E

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El consejero Bingen Zupiria, viaja hoy a Argentina para acudir al 140 aniversario de la euskal etxea Laur… https://t.co/sOw4UkrIUz

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El consejero Bingen Zupiria, viaja hoy a Argentina para acudir al 140 aniversario de la euskal etxea Laur… https://t.co/Lbm5wRpX5E

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak