Eu

Kirol sektorearentzako 3K programak 10 urte bete ditu

2017.eko martxoak 15

Euskal Autonomia Erkidegoko kirol entitateen kudeaketaren hobekuntza helburu duen 3K prestakuntza eta akzio programak 10 urte bete ditu 2017an. Programa hau hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen eta diruz laguntzen dute, eta EUSKALITek koordinatzen du. Hasi zenetik Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 250 kirol entitate baino gehiagok parte hartu dute programan.

Programa honen hartzaile nagusiak dira kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak edo udal kirol zerbitzuak eta kirol enpresak eta instalazioak.

3 urteko programa da, eta xedea da entitateek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

Programan zehar estrategiaren definizioa, urteroko kudeaketa-planak, antolaketa sistema, bezeroen kudeaketa, pertsonen kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta euskararen kudeaketa moduko gaiak tratatzen dira.

3K Programaren hiru urteak gainditzen dituzten kirol entitateek Kudeaketa Aurreratuari Diploma lortzeko aukera izango dute; hori Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren arloan ematen dituen sarien eskemako lehenengo errekonozimendua da eta entitaterik aurreratuenak aitortzea eta Euskadiko kudeaketa praktikarik onenak identifikatzea du helburu. Orain arte 50 kirol entitatek baino gehiagok lortu dute Diploma hau.

Gainera, entitate hauetako batzuk haien kudeaketa sistemak hobetzen eta aurrera egiten jarraitu dute eta hiru kirol entitatek Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko A lortu dute.

Erakunde antolatzaileak (hiru lurraldeetako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta EUSKALIT) gaur, martxoak 15, elkartu dira Euskalitek Zamudion duen egoitzan programaren 10. urteurrena ospatzeko eta hurrengo urteetan programak izan behar dituen lerro estrategikoak finkatzeko.

Era berean, erakundeek erabaki dute kolaborazio-protokolo bat sinatuko dutela urte honetan zehar 3K Programari jarraitasuna emateko eta kirol sektorea bere kudeaketaren eta lehiakortasunaren hobekuntzan laguntzen jarraitzeko.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Kiroleskola
    2017.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    3K prestakuntza eta akzio programaren 10. urteurrena.
    10º aniversario del programa 3K de formación y acción.
    https://t.co/9idF7TgSE9

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: EAEko kirol entitateen kudeaketaren hobekuntza helburu duen 3K prestakuntza eta akzio programak 10 urte be… https://t.co/N0uMTSTCju

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El programa 3K de formación y acción, dirigido a la mejora de la gestión de entidades deportivas, cumple 1… https://t.co/6loRaSLWnj

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: EAEko kirol entitateen kudeaketaren hobekuntza helburu duen 3K prestakuntza eta akzio programak 10 urte be… https://t.co/Wd0F925LmT

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El programa 3K de formación y acción, dirigido a la mejora de la gestión de entidades deportivas, cumple 1… https://t.co/6LKtyVJ7bq

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak