
Osakidetzako profesionalek 2015ean baino % 9 eraso gutxiago salatu dituzte 2016an, urteroko txostenaren arabera
Osasun Sailak Osakidetzaren profesionalen artean prebentzioa, babesa eta aholkularitza indartzen jarraituko du, eta edozein motatako eraso fisikoen nahiz ahozko erasoen aurrean “Zero Tolerantzia”z erantzuteko kanpaina bat jarriko du martxan
Osakidetzak, 2016an, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen kontrako ahozko erasoen eta eraso fisikoen inguruko 473 jakinarazpen erregistratu zituen, hau da, aurreko urteko 518 jakinarazpenak baino % 9 gutxiago, gutxi gorabehera. Horien arteko 123 istripuak izan ziren, hau da, lesioren bat eragin zuten erasoak (2015ean, aldiz, 149), eta beste 350, berriz, gertakariak izan ziren, hau da, lesiorik eragin ez zuten erasoak (2015ean, berriz, 369).
Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen kontrako erasoei buruz Osakidetzak urtero egiten duen txosteneko datuak dira, Osasun-langileen Kontrako Erasoen Eguna martxoaren 16an izanik, Giza Baliabideen zuzendari José María Armentiak gaur ezagutzera eman dituenak.
Jose María Armentiak azpimarratu duenez, Osakidetzak urteak daramatza bere profesionalen kontrako erasoei arreta eta kezka berezia eskaintzen. Arlo hori, izatez, “arriskuen prebentzioaren alorrean dugun politikaren barruko helbururik azpimarragarrienetako bat da, bai aurreko legealdikoa, bai egungo legealdikoa”.
Horren harira, aurreko legealdian Erasoen Behatokia berrabiarazi zela azpimarratu du; bertan, Osakidetzaren Zuzendaritzak ez ezik, sindikatuek eta prebentzio-zerbitzuak ere parte hartzen dute, eta behatoki honen sustapenarekin, prebentzio- eta sentsibilizazio-mekanismoak indartu dira, eta “aurrerapenak lortzen jarraitzeko asmoa dugu, erabat argi dugulako gure erakundeko profesionalen kontrako eraso guzti-guztiak direla onartezinak”.
Hain zuzen ere, Erasoen Behatokia berriz ere abian jartzeko, ezer baino lehen, zehazkiago ezagutu behar zen zenbat eraso gertatzen diren benetan. Horregatik, informazioa indartzearen alde egin zen apustu; hau da, jakinarazpen elektronikoak egiteko bide berri bat ireki zen, aurrean dugun gizarte-arazo larri honen benetako irismena agerian jartzen laguntzeko.
Aldi berean, azken urteotan Osakidetzaren erakundeek hainbat prebentzio-neurri hartu dituzte. Esate baterako, prestakuntza eman da pizteko bidean dauden episodioak desaktibatu edo berbideratzeko, larrialdi-botoiaezarri da, eta batzuetan, hesi-eurriak ere hartu dira.
José María Armentiak azpimarratzen duen moduan, profesional baten kontrako eraso-ekintza guztiei heltzen zaie Osakidetzaren protokolo zehatza betez; eta gainera, Osakidetzak, salatu diren erasoak ikertzeaz gain, behar duten langile guztiei aholkularitza juridikoa eskaintzen die. Zehazki, Osakidetzak, babes juridiko hori ez ezik, laguntza eta orientazioa ere eskaintzen dizkie bere profesionalei kasuan kasuko prozesu legal osoan zehar, eta era berean, letratu-laguntza gisa ere dihardu, lege-aginduen arabera Osakidetzak, erakunde gisa, ezin ordezka dezakeen arren, ez deklarazio-izapidea, ez epaira joatea.
Paraleloki, PT-AT-02 Indarkeria-protokoloa osorik berrikusten ari da, ikuspegi kontzeptualetik hasita. Horren harira, terminologia aldatzea proposatu da, “indarkeria” terminoaren ordez “profesionalen kontrako erasoak” ipiniz.
ZERO TOLERANTZIA
Osakidetzaren Giza Baliabideen zuzendariak, halaber, profesionalen kontrako erasoen aurreko “Zero Tolerantzia” kanpaina abian jarriko duela azaldu du, Jon Darpón Osasun sailburuak Legebiltzarrean bere ardurapeko Sailaren ildo estrategikoak azaltzeko egin zuen agerraldian hartu zuen konpromisoa betetzeko. Kanpaina horrekin lortu nahi dena da, batetik, erabiltzaileak informatzea eta kontzientzia har dezatela lortzea, profesionalekiko begirune osoz joka dezatela exijitzeko, eta bestetik, protokoloak aplikatzeko neurriak eta profesionalentzako aholkularitza hobetzea.
2016KO DATUAK
Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gardentasun-politikarekin bat etorriz, profesionalen kontrako erasoei buruzko 2016ko txostenean berriro ere zehaztu dira bildutako datuak, eta aipatutakoez gain, gailentzekoa da berriro ere Psikiatria dela eraso gehien izan dituen arloa, Ospitalizazio-arloaren gainetik.
LAN-ARLOA |
ISTRIPUAK |
BAJA BARIK GABE |
BAJAREKIN |
Lehen Mailako Arreta |
8 |
4 |
4 |
Ospitalizazioa |
45 |
35 |
10 |
Psikiatria |
47 |
34 |
13 |
Larrialdiak |
23 |
19 |
4 |
GUZTIRA |
123 |
92 |
31 |
Lanbide-taldeari dagokionez, eraso eta gertakari gehien jakinarazi dituztenak berriro ere izan dira Osakidetzan gehiengoa osatzen dutenak; hain zuzen ere, paziente eta senideekin harreman handiena dutenak. Lehenik, medikuak; erizainak, ondoren; eta Erizaintzako laguntzaileak.
KATEGORIA |
GUZTIRA |
GERTAKARIAK |
ISTRIPUAK |
BAJA BARIK GABE |
BAJAREKIN |
Fakultatibo mediko eta teknikoak |
163 |
152 |
11 |
7 |
4 |
Goi-mailako teknikariak |
0 |
0 |
0 |
0 |
0 |
Diplomadun sanitarioak |
137 |
100 |
37 |
29 |
8 |
Erdi-mailako teknikariak |
3 |
2 |
1 |
0 |
1 |
Teknikari espezialista sanitarioak |
4 |
4 |
0 |
0 |
0 |
Administrazioko teknikari espezialistak |
2 |
2 |
0 |
0 |
0 |
Lanbide-teknikari espezialistak |
0 |
0 |
0 |
0 |
0 |
Teknikari laguntzaile sanitarioak |
95 |
41 |
54 |
39 |
15 |
Administrazioko teknikari laguntzaileak |
33 |
33 |
0 |
0 |
0 |
Teknikari laguntzaile profesionalak |
1 |
0 |
1 |
0 |
1 |
Mendekoak / Zeladoreak |
35 |
16 |
19 |
17 |
2 |
GUZTIRA |
473 |
350 |
123 |
92 |
31 |
Erasotutako pertsonen sexuari dagokionez, berriro ere izan dira gehiago emakumeek jakinarazitako erasoak gizonek jakinarazitakoak baino, betiere, emakumezkoak gehiengo zabala diren plantila batean, non portzentaiak gertuago dauden. Hala, 2016an intzidentzia tasak honakoak izan ziren: 13,9, mila emakume langileko, eta 14,1, berriz, mila gizon langileko.
SEXUA |
GUZTIRA |
GERTAKARIAK |
ISTRIPUAK |
BAJA BARIK GABE |
BAJAREKIN |
Emakumezkoa |
374 |
282 |
92 |
68 |
24 |
Gizonezkoa |
99 |
68 |
31 |
24 |
7 |
473 |
350 |
123 |
92 |
31 |
Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 15an
-
2017-03-16
Comentario de Twitter:
Las agresiones denunciadas por profesionales de Osakidetza descendieron en 2016 un 9% respecto al año anterior ➡ https://t.co/EEUMFtvvsR -
2017-03-16
Comentario de Twitter:
Osakidetzako profesionalek 2015ean baino % 9 eraso gutxiago salatu dituzte 2016an, urteroko txostenaren arabera ➡ https://t.co/nXvxS0eGZ9 -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Osakidetzako profesionalek 2015ean baino % 9 eraso gutxiago salatu dituzte 2016an, urteroko txostenaren arabera https://t.co/fhuEZQRhkJ … -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Las agresiones denunciadas por profesionales de Osakidetza descendieron en 2016 un 9% respecto al año anterior https://t.co/IYqkuY2vDG … -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Osakidetzako profesionalek 2015ean baino % 9 eraso gutxiago salatu dituzte 2016an, urteroko txostenaren arabera https://t.co/aer9UEdFWx … -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Las agresiones denunciadas por profesionales de Osakidetza descendieron en 2016 un 9% respecto al año anterior https://t.co/Q45mo300HI … -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Irekia: Las agresiones denunciadas por profesionales de Osakidetza descendieron en 2016 un 9% respecto al año ante… https://t.co/IL5iz28BAB -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Irekia: Osakidetzako profesionalek 2015ean baino % 9 eraso gutxiago salatu dituzte 2016an, urteroko txostenaren ar… https://t.co/3jsyQQESuP -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Irekia: Osakidetzako profesionalek 2015ean baino % 9 eraso gutxiago salatu dituzte 2016an, urteroko txostenaren ar… https://t.co/DwYcJFxFgy -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Irekia: Las agresiones denunciadas por profesionales de Osakidetza descendieron en 2016 un 9% respecto al año ante… https://t.co/a8cn5pT6lB