Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak Paziente Bizia programaren lerro espezifiko bat sortu du Euskadin ijito komunitatearen osasuna hobetzeko

2017.eko martxoak 15

“Ezin dugu onartu pertsona ijitoen bizi-itxaropena biztanleriaren gainerakoa baino 20 urte azpitik egotea” esan du Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburuak

 

Ijito-komunitatearen ordezkariekin bildu ondoren, Jon Darponek iragarri du lanean ari dela programa beste kolektibo batzuetara zabaltzeko, hala nola paziente onkologikoenera

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Paziente Bizia-Paciente Activo programaren lerro espezifiko bat jarri du abian, Euskadin ijito-komunitatearen osasuna hobetzera bideratua. Horrela eman du jakitera gaur Osasun sailburu Jon Darponek, programaren monitore izateko prestatu diren tailerretan parte hartu duten kolektibo horren ordezkariekin eta ijito-etniako pertsonen elkarteekin Donostian bilera bat izan ostean. 

Paziente Bizia-Paciente Activo programa Euskadi osora zabaldu da gaur eta Osakidetzako Osasun Eskola-Escuela de Salud programaren barruan dago, hots, biztanleria ahalduntzea lortzeko ekimenak biltzen dituen programan: herritarrak oro har, zein gaixotasun kronikoa duten pertsonak, eta baita zaintzaileak ere. 

Osasun sailburuak azaldu duenez, programatik bereizitako lerro horren arrazoia gizarte-desberdintasunak murrizteko helburuan aurrera egitea da, horiek ere bai baitaude osasunaren esparruan eta, zehazki, ijito-komunitatearen kasuan. “Ezin dugu onartu pertsona ijitoen bizi-itxaropena 60 urtetik behera egotea, Euskadiko biztanleria osoan 80 urte inguruan dagoenean” esan du Jon Darponek. Horregatik, zuzentzen duen sailetik “ijito-komunitatearen lankidetza eta konplizitatea bilatu da, eta horren ondorioz sortu da programa hau, kontzientzia handiagoa lortu nahi duena norberaren osasunaren zaintzaren erantzukizun indibidualari buruz, eta desoreka sozial hori zuzentzeko asmoa duena”.  

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Txara I Zentroan izandako bilera baliagarria izan da ijito-komunitateari zuzendutako programa ezartzeko, Gipuzkoan bi prestakuntza-tailer (Irunen eta Zumarragan) eta Bilbon beste bat dituena. 

 

4.500 PAZIENTE ETA ZAINTZAILE PRESTATU, 300 MONITORE

  

Gaur egun, Osasun Sailak bultzatutako Paziente Bizia-Paciente Activo programa generikoak ia 4.500 paziente eta zaintzaile prestatu ditu Euskadin, non 300 monitore inguru dauden jardunean. Iaz, ekimen horrek “autonomia-erkidego batek bultzatutako kronikoen programa hoberenaren saria” jaso zuen, lehen aldiz Teknologia eta Osasuna Fundazioak emana. 

Gakoetako bat da berdinen arteko hezkuntza-programa bat dela. Hau da: tailerrak gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak ere badiren monitoreei edo zaintzaile nagusiei zuzenduta daude. Horrek enpatia eta hurbiltasun handiagoa sortzen du eta joan-etorriko inplikazioa dakar berekin. 

Osasun sailburuak esan duenez, programa beste kolektibo zehatz batzuetara zabalduko da, hala nola paziente onkologikoenera, eta hura abian jartzeko ari da lanean Sailetik eta Osakidetzatik, Katxalin edo aecc elkarteekin, adibidez. 

Biztanleria espezifikorako tailerrez gain, Paziente Bizia-Paciente Activo sektore zehatzetara eraman nahi da, hala nola enpresa-esparrura, Bilboko Portuko Agintaritzarekin ezarritako lankidetza-akordioaren ildoan, bere langileei, erretiratuei eta enpresa lankideei prestakuntza eskaintzeko.

  

 

Donostia-San Sebastián, 2017ko martxoaren 15a

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko martxoak 22

    Esto se debe a un RH diferente del pueblo gitano vasco?

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Dpto #Salud crea una línea específica del programa PacienteActivo para mejorar la salud de la comunida… https://t.co/QC4Efg73MN

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Osasun sailak Paziente Bizia programaren lerro espezifiko bat sortu du ijito komunitatearen osasuna hobet… https://t.co/dVadG42hEn

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Osasun sailak Paziente Bizia programaren lerro espezifiko bat sortu du ijito komunitatearen osasuna hobet… https://t.co/NHPfjm1bXv

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Dpto #Salud crea una línea específica del programa PacienteActivo para mejorar la salud de la comunida… https://t.co/PrHETEtBNz

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Osasun sailak Paziente Bizia programaren lerro espezifiko bat sortu du ijito komunitatearen osasuna hobetzeko ➡ https://t.co/vwccVMzN1i

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    El Dpto #Salud crea una línea específica del programa @PacienteActivo para mejorar la salud de la comunidad gitana ➡ https://t.co/tMwefBOZ5y

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak