Eu

Ibaien ibilgu eta ertzetan batera aritzeko URAren eta Udalen arteko Lankidetza Hitzarmenaren jarraipen-bilera

2017.eko martxoak 15

2015ko abenduan sinatu zenUraren Euskal Agentzia eta Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko Udalen arteko Elkarlanean aritzeko Protokoloa, euren udalerrietan dauden jabari publiko hidraulikoko ibai-ibilgu eta ertzetan batera lan egiteko”-hitzarmenaren inguruan jarraipen bilera

Martxoaren 9an (osteguna), Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Batzordearen bilera batean, URA Uraren Euskal Agentziaren eta eskualdeko udalen arduradunek 2016an egindako jardueren balantzea aztertu zuten. Zehazki, Ibaizabaleko Unitate Hidrologikoko ibai eta erreken ubideak eta bazterrak mantendu, kontserbatu, berreskuratu, leheneratu eta ingurumen aldetik hobetzeko lanak aztertu ziren.

Laburbilduz, 2016an, URAk 31 ekintza egin zituen eskualdean, 94.817,39 euroko kostu osoarekin. Ekintza-motaren arabera, espezie inbaditzaileak kontrolatu eta desagerrarazteko egindako 4 ekintzek hartu dute aurrekontuaren %34,43; atal hidraulikoa mantentzeko 6 lanek, berriz, %30,68; ustekabekoek (16 ekintza), %27,09; 3 landaketek, %6,22; eta, azkenik, bioingeniaritzako eta obretako 2 lanek aurrekontuaren %1,58 hartu dute.

Bileran, ibaiak mantentzeari buruzko azken legedian aurreikusitako eskumen-banaketa errepasatu zen; era berean, erakundeen arteko koordinazioa hobetu beharraren gaian ere sakondu zen.

Hitzarmen honen helburua da, Uraren Euskal Agentziak eta hamar Udalek hartutako konpromisoaren baldintzak arautzea, Ekintza Plan bana adostu eta erakundeek udalerri bakoitzean dauden jabari publiko hidraulikoko ibai-ibilgu eta ertzetan egin beharreko lanetan eraginkorragoak izateko. Protokolo honen esparruan jasotako lanek neurriak hartu beharko dituzte ibaiertzeko landaredian kalteak ekiditeko eta, orokorrean, ibai-ekosistemen biodibertsitatea babesteko. Hasiera batean bost urteko iraupena izango du eta luzatu ahal izango da elkarren arteko adostasunez. Mantentze-lanen bidez ibaien habitat fisikoa hobetu nahi da, funtsezko elementua baita ingurumenak berezkoa duen indarra berreskuratzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak