Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Vueling-ek ongietorria eman die Euskadi eta Milan arteko hegazkin-ibilbideari.

2010.eko azaroak 03

Josean Merino chef-ak dastatze gastronomiko berritzaile eta zirraragarria eskaini die hegaldiko bidaiariei.

Astean lau hegaldi dituen ibilbide berriak zuzeneko konexioa ezartzen du Italiako ekonomia- eta finantza-kapitalarekin.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour eta Vueling-en (belaunaldi berriko aerolinea) bidez, ongietorria eman dio Milan eta Bilbao arteko zuzeneko ibilbide berria martxan jartzeari; ongietorria emateko, hegaldi berezia izango da Josean Merino Gasteizko MarmitaCo jatetxeko chef-ak zuzenduta (gastronomian aditua, eta berrikuntza eta gastronomia bateratzen zaletua).

Gaur, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari, Basquetourri, Vueling-i eta Josean Merinori esker, hegaldian pasatu dugun denboran, ordubete eta hogei minutu hain zuzen, Airbus A-320 hegazkinaren kabina punta-puntako jatetxe bihurtu da; bertan, Euskadiko eta Italiako bidaiariek goi mailako sukaldaritzako pintxoak dastatu ahal izan dituzte. 

Lluís Pons Vueling-eko marketin-zuzendariak hau nabarmendu du: "gaur ibilbide berri hau martxan jartzeko gaude hegaldi berezi honetan; berri ezin hobea da Vueling-entzat, izan ere, Euskadin, gure hegaldi-eskaintza zabaldu egin dugu eta Loiuko aireportuko lider bihurtu gara; nazioarteko zuzeneko hegaldi berri honek Amsterdamekin estreinatu berri dugun konexioak izan duen bezain harrera ona izatea espero dugu".

Bestalde, honako hau esan du: "ibilbide honek Euskadi gure gustuko merkatura, merkatu italiarrera hain zuzen, hurbiltzeko beste aukera bat dakar berekin; seguru gaude horrek turistak Euskadira etor daitezen lagunduko duela. Italiarekin lanean ari gara dagoeneko eta emaitza ezin hobeak lortu ditugu; gainera, aurrerapen ezin hobea egin dugu harreman komertzialetan ere". 

Bilbao helmuga duen VY1451 hegaldia 12:50ean irten da Milan-Malpensa aireportutik, bidaiariak "aho-zapore bikainarekin" uzteko prest. 30.000 oineko altuera lortu ostean eta gurutzaldi-abiaduran, ekitaldiari hasiera eman zaio. Lluís Pons Vueling-eko marketin-zuzendariak eta Ana Izaguirre Basquetourreko zuzendariak ongietorria eman die bidaiari zortedunei; izan ere, Josean Merinok gure chef preziatuak prestatutako kit gastronomikoak banatu ditu tripulazioak bidaiarien artean; Josean Merino oso gustura dago ordu batzuetan behintzat bere sukaldaritza altueran gozatu ahal izan delako, eta horrela, hegazkin-ibilbide berri honi ongietorria eman ahal izan zaiolako. 

Hau izan da menua:

"Loraldia"; sorkuntza "magiko"-gastronomikoa. (Pintxo abangoardista onena 2009)

Barazki-odoloste pastela kalabaza-bizkotxoarekin.

Euskading pintxoa, bidaiari bakoitzak Josean Merinoren jarraibideekin eginda.

Gorka Izagirre Bizkaiko upategietako Jose Ramón Calvo enologoak komentatutako txakolin-dastatzea.

Gainera, bidaiariek Euskadi pusketatxo bat duen pakete txiki bat eraman ahal izan dute.

Vueling-ek Euskadiren aldeko apustua egin du

Aerolineak ibilbide berri honekin eman dio hasiera Loiutik Italiarako hegaldiei, eta 2011. urtearen hasieratik, Erromarekin zuzeneko beste konexio batekin hasiko da jardunean. Zuzeneko hegaldiez gain, Vueling-eko bidaiariek, egun, Bilbaotik, Bartzelonan konexioa eginda, Italiako beste lau hiritara bidaiatzeko hegaldiak dituzte:  Erroma, Pisa, Palermo eta Venezia.

Ibilbide berriaren ordutegiak (astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan).

Bilbao - Milan (Malpensa)  10:20 h - 12:10 h

Milan (Malpensa)  - Bilbao 12:50 h - 14:40 h

2010. urte honetako berrikuntza gisa, Milanekin egindako ibilbideaz gain, Amsterdamekin egindako nazioarteko lotura ere nabarmendu behar da; aipatutako Amsterdameko konexioak astean hiru eguneko maiztasuna du eta joan den martxoaren 29an jarri zen martxan.

Vueling 2004ko abenduan hasi zen Loiun jardunean, eta egun, aireportuko liderra da; neguko denboraldi honetan, milioi erdi plaza baino gehiago eskainiko ditu Bilbaotik 28 helmugatara, horietako 11 modu esklusiboan.

Josean Merino - MarmitaCo jatetxea.

Sukaldari autodidakta da Josean Merino; Euskadiko Goi Sukaldaritza Eskolan (Artxanda) ikasi zuen arren, hotel-espezialitatean egin zituen ikasketak. Bizitzako egoerak eraginda, sukaldaritza asko gustatzen zitzaiola konturatu zen.

Azken hiru urteetan, MarmitaCo jatetxea Lomejordelagastronomía Kongresuan herrialdeko 10 pintxo-barratako onenen artean egon da. Pintxoak hainbat lehiaketatan saritu dituzte, eta sukaldaritzari eta ostalaritzako marketinari buruz hainbat alorretan hitzaldiak egin dituzte. 2009an, "Loraldia" pintxoak lortu zuen Espainiako pintxo abangoardista onenaren saria. Arabako Merkataritza Federazioaren 2009ko Berrikuntza Saria.

Gaur egun, MarmitaCo jatetxea zuzentzeaz gain, ostalaritza eta gastronomiarekin lotutako negozio-kontzeptuak garatzeko eta aholkatzeko lanak ere egin ditu, baita elikadura-industriarako I+G lanak ere.

Gehiago www.marmitaco.es helbidean

Vueling Airlines

Vuelingek sei urte daramatza hegazkin-sektorean berritzen, berrikuntzak bezeroekin partekatzeko ekintza berritzaileak aurrera eramaten eta bidaiariei bere izaera transmititzen. Zenbait kasutan, hegaldian gertakizunak ere ospatu izan dira; esate baterako: moda-desfile bat Pariseko Fashion Week astean modaren kapitalera zihoan hegaldian, komunikabideentzat "Cronocrímenes" filma primizian estreinatzea Bartzelona-Tenerife hegaldian, edo David Guetta dj eta ekoizle ezagunaren musika-saioa zuzenean, Paris eta Ibiza arteko inaugurazio-hegaldia estreinatzeko.

Konpainia 2004ko uztailaren 1ean hasi zen jardunean, prezio lehiakorretan bezeroari zerbitzu ezin hobea eskaintzeko helburuarekin. Egun, 98 ibilbide egiten ditu eta Europako, Afrika Iparraldeko eta Ekialde Ertaineko 48 aireportutan dago. Sei egoitza ditu Bartzelonan (egoitza nagusia), Madrilen, Sevillan, Malagan, Bilbaon eta Valentzian. Gaur egun, 37 Airbus A-320 hegazkin ditu eta hasi zenetik 30 milioi bidaiari baino gehiago garraiatu ditu.

Gehiago helbide honetan: www.vueling.com/Facebook "Vueling People"/Twitter

Basquetour

"BASQUETOUR" Euskal Turismo Agentzia Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadirako zehaztutako turismoaren lehiakortasun-estrategia ezartzeko eta sustatzeko sortutako sozietate publikoa da, betiere, Euskadiko industria turistikoa osatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan. Azken urte eta erdian, egin dituzten estrategia berriei eta kanpainei esker, turisten sarreren eta gaua igaro dutenen emaitzak bikainak dira; are gehiago esanda, une honetara arte, Euskadiko turismoaren historiaren urterik onena izan da; hori dela eta, Basquetourrek hedatzeko asmoarekin eta gure mugetatik kanpo kalitateko turismoaz eta bizipenez gozatzeko aukera eskaintzeko dihardu lanean.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @noski_rosa
    2010.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    #gastronomía de altura rumbo a #euskadi con Josean Merino http://bit.ly/93N95L ¡¡italianos no os lo perdais!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Izaguirre Basquetourren zuzendaria