Eu

Turkiako ordezkaritza geoEuskadiren funtzionamenduan interesatuta dago. GeoEuskadi Euskal Autonomia Erkidegoaren erreferentziako informazio geografikoko sistema da

2017.eko martxoak 14
  • Tresna honek hainbat esparrutan azterketak egiteko informazioa eskaintzen du, besteak beste, trafikoan, osasunean edo uholde-arriskuetan. Halaber, lurraldearen benetako baldintzak hobeto ezagututa erabakiak hartzeko aukera ematen du.

 

 Gaur goizean Turkiako Gobernuko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde Arantza Leturiondorekin eta bere taldeko hainbat kiderekin bildu da, Euskadik bere geoEuskadi informazio geografikoko sistemarekin egiten duen lana ezagutzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren sail eta erakunde autonomoek sistema honetaz egiten duten erabilera ere ezagutzeko aukera izan dute.

Ordezkaritza turkiarra Ingurumen eta Urbanizazio Ministerioko idazkariordearen laguntzaileak, informazio geografikoko sistemen zuzendari nagusiak, toki-administrazioko ordezkariek eta ministerioko hainbat teknikarik osatu dute.

Bileran www.geoEuskadi.eus informazio geografikoa eta mapak erabiltzeko eta hedatzeko plataformaren eta INSPIRE zuzentaraua ezartzeko euskal administrazioak egindako jardunbide egokien berri eman diete. Zuzentarau horren helburu da erabakiak hartzeko prozesua hobetzen lagunduko duen datu espazialen azpiegitura bateratua finkatzea. Zuzentarau horri esker, milaka datu geografiko Europa osoan argitaratzen eta  partekatzen ari dira administrazio maila diferentetan.

Gainera, geoEuskadi bidez zerbitzu geografikoak eta datuak partekatzeko eta zabaltzeko alderdiak, Eusko Jaurlaritzak hartutako soluzio teknologikoak eta antolakuntzari buruzkoak, eta Euskadi Europaren buruan dagoen lurraldearen antolamendua, plangintza edo uren kudeaketa bezalako gaietan zenbait aplikazio aztertu dira.

Tresna honek hainbat esparrutan azterketak egiteko informazioa eskaintzen du, besteak beste, trafikoan, osasunean edo uholde-arriskuetan. Halaber, lurraldearen benetako baldintzak hobeto ezagututa erabakiak hartzeko aukera ematen du.

Bisita Geograma euskal enpresak parte hartzen duen proiektu baten barruan —Zuzentaraua Turkian ezartzeko gaitasuna garatzeko helburuarekin— kokatua dago. 

GeoEuskadi Euskadiren Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiren DEA) erreferentziako geoataria da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren informazio geografikoa erraz eta modu eraginkorrean eskuratzea eta berrerabiltzea bermatzeko helburua dauka.   

Besteak beste, hauek dira azpiegitura honen helburu orokorrak:

  • Informazio geografikoaren berrerabilera sustatzea eta bermatzea.
  • Informazio geografikoko produkzio banatua koordinatzea, datu geografiko harmonizatuak eta kalitatezkoak edukitzeko, gaur egungo eta etorkizuneko premiak identifikatuz.
  • Kartografiaren eta informazio geografikoaren arloetan zuzentarauak eta estandarrak betetzea.
  • Kalitatezko zerbitzu geografikoen hedapen eta ustiapen eraginkorra ahalbidetuko duten beharrezko osagai teknologikoz hornitzea Eusko Jaurlaritza, elkarreragingarritasuneko eta independentzia teknologikoko printzipioetan oinarrituta.
  • Euskadiren DEAaren zerbitzuen eta informazio geografikoaren garapena, erabilera eta ustiapena sustatzeko eskura dauden zerbitzuen, zehaztapenen, teknologien eta informazioaren inguruan prestatzea, hedatzea eta sustatzea.

Helburu horiek lortzeko teknologia garrantzitsua da, baina batez ere funtsezkoa da erakundeen arteko elkarlana informazioa partekatzeko, zabaltzeko eta berrerabiltzeko, baita haien koordinazioa informazio geografikoa produzitzeko eta harmonizatzeko ere.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Turquía se interesa por el funcionamiento de geoEuskadi, el sistema de información geográfica del País Vasco https://t.co/LBLHt2H77I

  • @danielsenderos
    2017.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Turquía se interesa por el funcionamiento de geoEuskadi, el sistema de información geográfica vasco➡️ https://t.co/tyFbR2KoHV

  • @iarriolal
    2017.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Turkiako ordezkaritza geoEuskadiren funtzionamenduan interesatuta dago. GeoEuskadi Euskal Autonomia Erkidegoaren... https://t.co/ufdr8K4wJP

Ekitaldiko kargudunak