Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

750.000 euro Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintza partzialerako (Gobernu Bilera 2017-03-14)

2017-03-14

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, Euskadiko itunpeko ikastetxe pribatuei 2017-2018 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntza eska ditzaten eta horien finantzaketa arautzen duena. Deialdi honen barnean eman daitezkeen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa 750.000 eurokoa da.

Eskaintza partzialak, modulu edo ikasgai solteetan matrikula egiteko aukera ematen dio Lanbide Heziketako ikasleari. Ohiko matrikulan, aldiz, ikasleek ikasturteko modulu guztietan matrikulatu behar izaten dute. Eskola orduetan bertaratzeak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du modalitate honetan, baina denbora gutxiago eskaintzen zaionez, ikasleak bestelako jarduera batzuekin bateratu dezake modulu hauen ikasketa.

Kualifikazio maila hobetu edo eguneratu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua izaten da eskaintza partziala, betiere Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldintzak betetzen badituzte.  Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortzen ditu ikasleak. Eskaintza partzialerako matrikula ikasturte hasieran egin ohi da.

2016-2017 ikasturte honetan, Lanbide Heziketako itunpeko 13 ikastetxek eskaintzen dute eskaintza partziala, deialdi honen bidez. Zehazki, 15 heziketa-ziklotako 67 modulu, Erdi Mailakoak nahiz Goi Mailakoak.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2017-03-14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco aprueba ayudas de 750.000 euros para la oferta parcial de ciclos formativos en FP ➡ https://t.co/jQ161WbDIR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko