
Eusko Jaurlaritza, irakaskuntzako kooperatibetako ordezkariak Eskola Kontseiluetan sartzearen alde (Gobernu Bilera 2017-03-14)
Gobernu Kontseilua “Urriaren 28ko 13/1988 Legea, Euskadiko Eskola-kontseiluei buruzkoa, aldatzeko” Lege-proposamena aintzat hartzearen alde agertu da gaur. Euskal Talde Popularrak aurkeztua, ekimenaren xedea da 10. eta 22. artikuluak aldatzea, kooperatiba erregimenean lan egiten duten eskola pribatuetako ordezkariak Euskadiko Eskola-kontseiluetan sartu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak gogoratu duenez, “Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoak” dio hezkuntzan interesa duten arlo guztiak irakaskuntzaren programazio orokorrean parte hartu behar dutela, organo ezberdinen bidez, Eskola-kontseiluak barne. Horrenbestez, Jaurlaritzak argi berdea eman du legebiltzar taldeak aldaketa horren inguruan eztabaida dezaten.
-
2017-03-14
Comentario de Twitter:
Irekia: El Gobierno Vasco, favorable a incluir representantes de las cooperativas de enseñanza en los Consejos Esc… https://t.co/b9gkX2Jso3 -
2017-03-14
Comentario de Twitter:
Irekia: El Gobierno Vasco, favorable a incluir representantes de las cooperativas de enseñanza en los Consejos Esc… https://t.co/XrETqf939s