Berriak Kultura
Eu

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua hasi da

2010.eko azaroak 04

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren bokazioa dokumentu bizia izatea da, hau da, kulturarekin maila ezberdinetan erlazionatutako edozein eragileen ekarpenetara irekia egotea

Azaroaren 19rarte ideiak eta proposamenak aurkeztu daitezke ondoren, Kulturaren Euskal Kontseilura bidaltzeko. Riverak esan duenez, euskal adierazpen guztiak batu nahi dituen dokumentu "bizia eta zabala" izango da.

Antonio Riverak Kultura sailburuordeak bere sailak hurrengo bi urteetarako izango duen planteamendu estrategikoa aurkeztu du: Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua. Dokumentu honen bokazioa "bizia" izatea da, hau da, kulturarekin maila ezberdinetan erlazionatutako edozein eragileen ekarpenetara irekia egotea , bai herritarrak, elkarteak, udal erakundeak, etab

Riveraren hitzetan, "autobia zabal batetaz ari gara eta bertan kulturaren inguruan dauden pentsaera ezberdinak elkargune minimo batzuk aurkitzen dira". "Euskal Herrian ematen diren adierazpen kultural ezberdinak aurrera eramateko eskubidea dute eta administrazioak bide hori erreztu behar duela" gaineratu du sailburuordeak. 

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren helburuak hauek dira: sortzaileen alde egin, berrikuntza bultzatu, hiritarra ekimen guztien ardatz izatea, industria kulturala sustatzea eta euskal kultura kanpora ateratzea.

Azaroaren 19rarte kulturarekin zerikusia duten egile guztien ideiak eta proposamenak aurkeztu daitezke ondoren, egile  Kulturaren Euskal Kontseilura bidaltzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Kultura Sailburuordea