Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

"IKT eta Justizia erabat bateratu dira" dio Mendiak

2010.eko azaroak 04

IKT Etorkizuneko Justizian. Bulego Judizial berria lelopean Bilbon izan da jardunaldia

Idoia Mendiak teknologia berriak justizian bateratzearen alde agertu da, gizarte eta administrazioaren eskaera berriei erantzuteko. Honek epeak laburtzea suposatuko du baina"inola ere" profesionalen ordezkapena. 

Informazio eta Komunikazio Teknologiak justizia sektorean integratzeari bulego judizial berria deritzo. Idoia Mendia Justizia eta Administrazio sailburuaren adierazpenok IKT Etorkizuneko Justizian. Bulego Judizial berria lelopean izan den jardunaldiaren irekieran, Bilbon. 

Mendia, Victoria Cinto sailburuorde berriarekin egon da ekitaldian. Berak duela gutxi hil zen José Manuel Fínez ordezkatzen du.

Bulego judizial berriak "ez du iraganeko eskemak berregin behar, benetako erraminta baliagarri bat izan behar da" prozesu judizialetan, esate baterako. Komunikatzeko metodo berri hauek epeak laburtuko dituztela dio sailburuak posta elektroniko edo bideokonferentziei esker, adibidez. 

Hitzaldian, "magistratuen lana ez du ezerk ordezkatuko" azpimarratu du Idoia Mendiak, baina teknologia berriak prozesu judizialetan "eraginkorragoak" izaten lagunduko gaituztela gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia