Berriak Lehendakaritza

Urkullu Lehendakariak herrietarren galderei erantzungo die "#UrkulluTopaketa" ekimenaren bitartez

2017-03-13
  • Herritarrek galderak egin ahal izango dizkiote lehendakariari Twitter eta Facebook sare sozialen bidez
  • Lehendakariaren erantzunak zuzenean ikusi ahal izango dira Youtube eta Facebook bidez martxoaren 31n
  • Gobernu Irekiako lantaldeak parte-hartzea bultzatzeko abian jarritako ekimena da “UrkulluTopaketa”

 

Iñigo Urkullu lehendakariak martxoaren 31n, ostirala, erantzungo die herritarrek sare sozialen bidez, #UrkulluTopaketa ekimenaren baitan, egingo dizkioten galderei. Herritarrek Twitter nahiz Facebook bidez planteatu ahal izango dituzte kezkatzen dituzten eta jarduera publikoarekin eta Jaurlaritzarekin zerikusia duten gaiak. Lehendakariak zuzeneko saioan erantzungo die galderei, eta Irekiak Youtuben duen kanalaren bitartez eta Facebook live-ren bitartez. ikusi ahal izango da saioa. Gobernu Irekiako lantaldeak abian jarritako ekimen honen helburua da euskal herritarren parte-hartzea sustatzea eta Eusko Jaurlaritzako kideekin elkarreragiteko aukera ematea.

Prozesu parte-hartzaile guztietan bezala, mekanismo batzuk zehaztu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #UrkulluTopaketa ekimenaren kasuan 4 fase ezarri dira: herritarrek galderak egingo dituzte (1), herritarrek galderak baloratuko dituzte (2), herritarrek gehien baloratutako 20 proposamenak aukeratuko dira (3) eta, azkenik, lehendakariak zuzenean erantzungo ditu (4). Era horretara, lehendakariak herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu.

Lehenengo 20 galderen artean egoteko behar besteko puntuazioa lortu ez dutelako zuzenean erantzuten ez diren galderak Irekia webgunearen bitartez erantzun eta argitaratuko dira, herritarrek Irekiaren gizarte-sareen bidez ikusi ahal izan ditzaten.

Nola parte har dezaket?

Nahi duenak Twitter eta Facebook sare sozialen bidez parte hartu ahal izango du.

1) Twitter bidez:

  •  Herritarrek galdera egiteko, txioak argitaratuko dituzte #UrkulluTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • “Gogokoak” marka duten galdera eta “bertxioak” aukeratuko dira: puntu 1, horietako ekintza bakoitzeko.

2) Facebook bidez:

  • Herritarrek galdera egiteko, Irekiaren webgunean, Facebooken horman argitaratuko dute galdera #UrkulluTopaketa hashtag-a erabiliz, eta “posts” horiek komentatuz joango dira argitaratzen ekimena zabaltzeko.
  • “Atsegin dut”, iradokizun edo partekatu gehien dituztenak aukeratuko dira:  puntu 1, horietako ekintza bakoitzeko.

Parte hartzeko mekanismoak eta epeak:

  1. Herritarrek galderak egiteko epea: martxoaren 13tik martxoaren 23ko 24:00ak arte.
  2. Herritarrek galderei botoa emateko epea: martxoaren 24tik martxoaren 28ko 16:00ak arte.
  3. Herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak hautatu eta lehendakariari aurkezteko epea: martxoak 29.
  4. Martxoaren 31n lehendakariak berak erantzungo ditu galderak jendaurrean Youtubeko eta Facebookeko zuzeneko saioan.

Saioaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtuben eta Facebooken dituen kanaletan argitaratuko da. 

6 iruzkin
  • Lehendakaritza
    2017-04-27

    Unai Fdz jauna,
    Le traslado la respuesta que recabo del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras: “Agradecemos su interés y el de la ciudadanía, preocupados por el mejor uso de las instalaciones de Epsilon. La situación actual pasa por una orientación hacia el ámbito industrial/tecnológico de manera que se garantice la consistencia del proyecto empresarial. A pesar de que hay proyectos interesados en las instalaciones, permítanos mantenerlos en el ámbito de la discreción.
    Esperamos poder concretarlos y comunicarlos en un futuro próximo.”
    Adeitasunez.

    Iñigo Urkullu,
    Lehendakari

  • 2017-03-20

    Kaixo gure lehendakaria!!!

    He inetentado en varias ocasiones y por varios medios conocer el estado de las instalaciones de Epsilon Euskadi y no he obtenido respuesta alguna. Desde mi humilde punto de vista la ciudadania vasca deberia no solo estar informada sino tambien participar en el futuro se esas instalaciones singulares. Por tanto mi pregunta es: cual es el futuro de esas instalaciones y que vias de participacion ciudadana tiene previsto el lehendakari para decidir el futuro de Epsilon Euskadi??

    Aldez aurretik mila esker zure arretagatik
    Unai

  • 2017-03-18

    Sr. Lehendakari:
    En su despacho veo la bandera de la Comunidad Autónoma del País Vasco sin la de España junto a ella, también fue evidente tal ausencia en los actos oficiales de jura y toma de posesión de sus Gobiernos en 2012 y 2016; así mismo, tampoco la veo y en multitud de otros actos oficiales suyos o de los Consejeros de su Gobierno.
    Mi pregunta es por qué no está la bandera de España junto a la Ikurriña en dichos actos oficiales cuando obliga a ello nuestra Constitución en su artículo 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2
    Atentamente.

  • @PNV_Indautxu
    2017-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ·@iUrkullu Lehendakariak herrietarren galderei erantzungo die #UrkulluTopaketa ekimenaren bitartez ➡ https://t.co/pqEuqddBaI ht…

  • @agirregabiria
    2017-03-14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari Urkullu responderá a preguntas de la ciudadanía a través de la iniciativa '#UrkulluTopaketa' https://t.co/n6699nVxGE

  • @IBatuz
    2017-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ·@iUrkullu Lehendakariak herrietarren galderei erantzungo die #UrkulluTopaketa ekimenaren bitartez ➡ https://t.co/pqEuqddBaI ht…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)