Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eskatu du Europaren eta Latinoamerikaren arteko harremana «salgaietan» ez ezik «balioetan» ere oinarritu dadin

2010.eko azaroak 04

Lópezek EBren eta Latinoamerikaren arteko harreman ekonomikoak eta sozialak «indartzea» proposatu du Asia-Pazifikoa ardatzaren eraginari aurre egiteko Atlantikoaren bi ertzetako instituzioetako arduradunak

Biarritzeko foroaren hamaikagarren edizioan bilduko dira gaur eta bihar, Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko harremanak indartzeko. Foroa inauguratzean, Patxi López lehendakariak defendatu du Euskadi bi eskualde horien «topagune» dela eta elkarrekin munduko krisiari aurre egiteko eta herritarrek eskatzen dituzten irtenbideak emateko gai izango direla. «Balioetan oinarritutako topagune izan nahi dugu, gizarteratze eta bizikidetasunerako espazioak zehazteko eta hazkunde ekonomikorako, eskubideak eta berdintasuna bermatzen duten zerbitzu publikoak gehitze aldera. Ez dugu salgaien eta ekonomien sarbide izan nahi. Gure harremana, batez ere, balioetan, eskubideetan eta askatasunetan oinarritu nahi dugu. Izan ere, horiek gure gizarteen ezaugarri izan daitezen nahi dugu», gehitu du.

Patxi López lehendakariak Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko harremanak «indar daitezen» eskatu du, Asia-Pazifikoa ardatzari aurre egiteko eta Atlantikoaren bi alboetako herritarren beharrei erantzuteko. «Krisialdiak are argiago utzi du, posible bada, nazioartean presente egotea eta gure mugetatik kanpo itunak izatea beharrezkoa dela, munduko agertokian hitza izateko, horretan gertatzen baitira tokian tokian eragina duten gertakariak», adierazi du Lópezek. Gainera, defendatu du Euskadi dela, bere iritziz, merkatuak ez ezik politikak ere erregulatu behar dituen interesen «topagunea». «Balioetan oinarritutako topagune izan nahi dugu, gizarteratze eta bizikidetasunerako espazioak zehazteko eta hazkunde ekonomikorako, eskubideak eta berdintasuna bermatzen duten zerbitzu publikoak gehitze aldera. Ez dugu salgaien eta ekonomien sarbide izan nahi. Gure harremana, batez ere, balioetan, eskubideetan eta askatasunetan oinarritu nahi dugu. Izan ere, horiek gure gizarteen ezaugarri izan daitezen nahi dugu», gehitu du.

Biarritzeko foroa Ipar Euskal Herriko hiri horretan bilduko da azaroaren 4an eta 5ean Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko harremanak aztertzeko eta «non gauden, norantz goazen» jorratzeko. Lehendakariaz gain, inaugurazio ekitaldiak ondoko hauek izan dira, besteak beste: Biarritzeko alkate eta bileren sortzaile Didier Borotra, UNESCOren zuzendari ohi Federico Mayor Zaragoza, SEGIBeko idazkari nagusi Enrique Iglesias, Espainiako eta Frantziako senatuetako presidente Javier Rojo eta Gérard Larcher eta Mexikoko gobernuko eta EBko ordezkariak.

Emandako hitzaldian, «erroka globalekin lotutako alorretan, EBren eta Latinoamerikaren arteko dialogoa indartzearen alde» agertu da, lehendakaria, adibidez, arazo makroekonomikoetan eta finantzarioetan, «segurtasunarekin, giza eskubideekin, enpleguarekin, gizarte gaiekin, ingurumenarekin, klima aldaketarekin, energiarekin, unibertsitateekin eta berrikuntzarekin» lotutakoak alde batera utzi gabe. «Ezin duzu arimarik gabeko merkatu baten esku soilik utzi geure burua gobernatzeko gaitasuna», zehaztu du. Ildo horretatik, Lópezek azaldu du «printzipioen eta balioen politika» dela herritarren eskaerei erantzuteko tresna, «irabazietan ez ezik, pertsonetan ere pentsatuta».

Lehendakariak Euskadiren eta Latinoamerikaren lotura historikoa gogorarazi du EAEk harreman horretan duen «protagonista» papera nabarmentzeko. Gainera, Euskadiko «enpresen presentzia handia» da han, Euskadiko 350 planta inguru baitaude. «Horrez gain, ezinbestekoak gara Arku atlantikoan, kokapen pribilegiatua dugu, Espainiaren eta Frantziaren arteko pasabide garelako. Eta hori indartzeko, garraiobide sare moderno eta iraunkorra dugu, Bilboko portuarekin eta hiru aireportuekin», azaldu du Lópezek Euskadiko aktibo nagusi gisa, eta horiei batuko zaie «Euskadi bera eta Espainia Europarekin azkar eta eraginkortasunez lotuko dituen abiadura handiko trena».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria