Berriak Lana eta Justizia

San José sailburuak adierazi duenez “denok irabazten dugu" lanaldi partzialeko kontratuen berrikuspenarekin

2017-03-13

Lan eta Justiziako sailburuari elkarrizketa bat egin diote Euskadi Irratian

Lan eta Justizia Sailak, Lan Ikuskatzailetzaren bitartez, Euskadin dauden lanaldi partzialeko kontratuak datozen bi ekitaldietan berrikusteko konpromisoa hartu du, gerta daitezkeen iruzurrak aurkitzeko.  María Jesús San José sailburuaren iritziz, neurri hori onuragarria izango da langileentzat, Ogasunarentzat eta Gizarte Segurantzarentzat. “Zorrotz jardungo dugu halako iruzurrak eragozten, denok irabaziko baitugu horrela”, adierazi du gaur goizean Euskadi Irratiko Boulevard saioan emandako elkarrizketa batean. 

Azaldu duenez, hemendik gutxira Eusko Jaurlaritzak iruzurren postontzi bat ipiniko du Internet bidez kolektibo kalteberenen salaketak biltzeko, besteren artean ordezkari sindikalen babesik ez duten edo errepresalien beldur diren enplegatuenak. Helburua da aparteko orduak egiten dituzten lanaldi partzialeko lanak detektatzea, lanaldi osoko kontratuak ezkutatzen arituko liratekeenak.

Lan Ikuskatzailetza egiten ari den lan profesional "goresgarria eta zorrotza" nabarmendu du Sailburuak, eta azaldu du aurreikusita dagoela ikuskatzaileen eta ikuskatzaileordeen kopurua gehitzea kanpaina hau eta legealdian zehar abian jarri ahal izango diren beste batzuk aurrera eraman ahal izateko.   

Iruzkin bat
  • @mutualiamutua
    2017-03-13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco, a través de la Inspección de Trabajo, revisará contratos a tiempo parcial para detectar fraudes
    https://t.co/FY14IqVrys

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)