Eu

Game of Thrones telesaileko agertokien magia Euskadiko turismo-bulegoaren webgunera iritsi da bost hizkuntzatan

2017.eko martxoak 10

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren turismoko webgune ofizialak https://turismo.euskadi.eus/ Game of Thrones telesaileko pertsonaien urratsak jarraitzen ditu, eta kontu handiz aukeratutako irudi eta aholkuak biltzen dituen atal bat prestatu du telesailaren jarraitzaileentzat.

Game of Thrones, era horretara, bisitariak erakartzeko apeu indartsua bihurtu da 60 milioi urtetik gorako historia duten itsaslabar ikusgarriei, piraten, akelarreen eta kondairen agertoki den uhartetxo magikoari edo itsaslabar ederrez babestutako hondartza basatiari esker.  

Jarraitzaileek, internautek eta bisitariek zuzenean eta bost hizkuntzatan ezagutu ahal izango dituzte joan den udazkenean filmazioaren dekoratu bihurtu ziren jatorrizko agertokiak, eta telebistaren magiari esker, uztailetik aurrera, Westeros  bihurtuko dira, lehorreratzeen, traizioen eta azpijokoen agertoki, edo, agian, Iron Islands edo Drangonstone.   

Jon Snow eta Sir Davos –Liam Cunningham aktorea– Gaztelugatxeko eskaileretan behera ibili ziren; webgunean lekua bera eta telesaileko istorioa bezainbestekoa den bertako kondaira azaltzen dira.  

Bestalde, Zumaiako Itzurun hondartzak eta Flyschek, Gipuzkoako kostaldeko lekurik ikusgarrienetako batek, hartu zuen Daenerys Targarien dragoien ama, Game of Thrones telesaileko “khaleesi”, eta bertan ibili zen Jon Snow, Peter Dinklage (Tyrion Lannister), Liam Cunningham (Sir Davos Seaworth) eta Zumaiako Telmo Deuneko arraunlari-talde batekin batera.  

Azkenik, itsaslabarren babesean dagoen Barrikako Murriola hondartza ere sartu da Eusko Jaurlaritzaren turismoko webgunean, bertako hondarretan izan baitzen, isilpean, telesaileko pertsonaia karismatikoenetako bat, Lannister baztertua den Tyrion argia.  

Webgunea telesaileko lantaldeak bisitatu zituen jatetxeekin osatu da, gauero Euskadiko gastronomiaren tenpluetakoren batean izan baitziren afaltzen telesaileko izarrak eta ekoizleak. Game of Thrones telesaileko lantaldea Nerua, Mina eta Martin Berasategi jatetxeetan izan zen, gustura atera ziren eta berriz ere etorriko zirela adierazi zuten, behin berriro ere Eusko Jaurlaritzaren azterlanek adierazten dutena egiaztatuz, hau da, turistek Euskadira itzultzeko izaten duten arrazoi nagusietako bat bertako gastronomia dela.  

Honakoak dira webgunerako loturak bost hizkuntzatan:

Gaztelania https://turismo.euskadi.eus/juego-de-tronos-en-euskadi

Euskara https://turismoa.euskadi.eus/games-of-thrones-euskadin

Ingelesa https://tourism.euskadi.eus/games-of-thrones-in-the-basque-country

Frantsesa https://tourisme.euskadi.eus/games-of-thrones-pays-basque

Alemana https://tourismus.euskadi.eus/games-of-thrones-baskenland

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jesuskoa
    2017.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - BASQUE COUNTRY IS COMING, La magia de los escenarios de Juego de Tronos se incorpora a la página oficial... https://t.co/tqH66KGe0B

Komunikabideek behera kargatzeko