Berriak Lehendakaritza
Eu

Felipe VI.a Erregeak eta Lehendakariak Velatia taldearen 50. urteurrenean izan dira

2017.eko martxoak 15

Felipe VI.a Erregea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria Velatia taldearen 50. Urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldira bertaratu dira. Bizkaiko Amorebieta-Etxeano herrian, enpresaren eraikin nagusian ospatu da ekitaldia. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia ere izan da bertan. 

Guztiek, Velatia-ko lehendakari Javier Ormazabal lagun zutela, enpresako Potentzia Handiko laborategia eta Demostrazio eta Esperimentazio Unitatea bisitatu dituzte. Mota horretako bakarra da mundu osoan, eta munduan diren erdi tentsioko banaketa elektrikoko sare desberdinak modu esperimentalean erreproduzitzeko aukera ematen du. Adierazitako instalazioa bereziki diseinatuta dago Smart Gridsekin loturiko teknologiak garatzeko. 

Nazioartean zabaldu den talde familiar, industrial eta teknologikoa da Velatia, eta bere negozio ildoen bidez, sare elektronikoak, elektronika eta komunikazio sareak garatzeko ekarpenak egiten ditu, eta energia eraginkortasuna, aeronautika, ingeniaritza adimenduna eta etxebizitza kontzeptu berri bat bultzatzen du. 

Taldea industria jarduera osatzen duten bestelako enpresak biltzen joan da 50 urte hauetan zehar. Gaur egun hamaika enpresak osatzen dute: Ormazabal, Ikusi, Wec, Knock, Stratenergy, Homm, Smarmec, Uniblok, Polsa, Tecnichapa eta Gosa. Velatiak 575 milioi euroko diru sarrerak lortu eta bere jarduera bost kontinenteetan gauzatzen duten 3.000 profesionaletik gora biltzen ditu.  

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko martxoak 15

    Bienvenido sea el rey a Euskadi y Amorebieta. Ongi etorri.

  • @ormazabalglobal
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia https://t.co/jSluqTKZVv

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia ➡ https://t.co/vALFAJiQSC https://t.co/2LXXjafhRV

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia ➡ https://t.co/Twgq6CVQk7 https://t.co/hXSKeBr9JZ

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia ➡ https://t.co/KlpkHnxQT5 https://t.co/fYOZrAIsWR

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Felipe VI.a Erregeak eta Lehendakariak Velatia taldearen 50. urteurrenean izan dira ➡ https://t.co/Vjjmq8aVWt https://t.co/G2sCAEFEGQ

Ekitaldiko kargudunak