
Felipe VI.a Erregeak eta Lehendakariak Velatia taldearen 50. urteurrenean izan dira
Felipe VI.a Erregea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria Velatia taldearen 50. Urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldira bertaratu dira. Bizkaiko Amorebieta-Etxeano herrian, enpresaren eraikin nagusian ospatu da ekitaldia. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia ere izan da bertan.
Guztiek, Velatia-ko lehendakari Javier Ormazabal lagun zutela, enpresako Potentzia Handiko laborategia eta Demostrazio eta Esperimentazio Unitatea bisitatu dituzte. Mota horretako bakarra da mundu osoan, eta munduan diren erdi tentsioko banaketa elektrikoko sare desberdinak modu esperimentalean erreproduzitzeko aukera ematen du. Adierazitako instalazioa bereziki diseinatuta dago Smart Gridsekin loturiko teknologiak garatzeko.
Nazioartean zabaldu den talde familiar, industrial eta teknologikoa da Velatia, eta bere negozio ildoen bidez, sare elektronikoak, elektronika eta komunikazio sareak garatzeko ekarpenak egiten ditu, eta energia eraginkortasuna, aeronautika, ingeniaritza adimenduna eta etxebizitza kontzeptu berri bat bultzatzen du.
Taldea industria jarduera osatzen duten bestelako enpresak biltzen joan da 50 urte hauetan zehar. Gaur egun hamaika enpresak osatzen dute: Ormazabal, Ikusi, Wec, Knock, Stratenergy, Homm, Smarmec, Uniblok, Polsa, Tecnichapa eta Gosa. Velatiak 575 milioi euroko diru sarrerak lortu eta bere jarduera bost kontinenteetan gauzatzen duten 3.000 profesionaletik gora biltzen ditu.
-
2017-03-15
Comentario de Twitter:
El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia https://t.co/jSluqTKZVv -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Gob_eus: El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia ➡ https://t.co/vALFAJiQSC https://t.co/2LXXjafhRV -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Gob_eus: El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia ➡ https://t.co/Twgq6CVQk7 https://t.co/hXSKeBr9JZ -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
El Rey Felipe VI y el Lehendakari asisten al 50 aniversario del grupo Velatia ➡ https://t.co/KlpkHnxQT5 https://t.co/fYOZrAIsWR -
2017-03-15
Comentario de Twitter:
Felipe VI.a Erregeak eta Lehendakariak Velatia taldearen 50. urteurrenean izan dira ➡ https://t.co/Vjjmq8aVWt https://t.co/G2sCAEFEGQ