Berriak Osasuna
Eu

Batxilergoko 200 ikaslek Barrualde-Galdakao ESI bisitatuko dute ate irekien VIII. jardunaldietan

2017.eko martxoak 10
  • Aurten, Barrualde-Galdakaoko eragin-esparruko batxilergoko ikastetxeetako 200 ikasle inguruk Erakunde Sanitario Integratua bisitatuko dute.
  • Guztira, zortzi ediziootan, 1.315 ikaslek erakunde sanitario baten nondik norakoak ezagutzeko eta bisita gidatua egiteko aukera izan dute.
  • Ekimen hau ESIAren Gizarte Erantzukizun Korporatibo barruan kokatuta dago.

 

Martxoaren 13, 15 eta 17an, beste urte batez ere, ate irekien VIII. Jardunaldiak antolatuko dira. Jardunaldien helburua hauxe da: Barrualde-Galdakaoko eragin-esparruko batxilergoko ikastetxeetako ikasleek erakundea ezagutzea. Erakundeak lehen mailako arreta eta arreta espezializatua ematen dio Bizkaiko barrualdeko eskualdeari. Jon Guajardo zuzendari gerentearen hitzetan ekimena “Gizarte Erantzukizun Korporatibo (GEK) barruan kokatuta dago, gure erakundearen funtzio soziala ukaezina baita, eta jarduera gure inguruari estuki lotuta baitago, bai osasun, bai gizarte, baita irakaskuntza mailan ere”. 

Helburu nagusia hauxe da: bigarren hezkuntzan osasun arloa hautatu eta ikasketak aukeratu behar dituzten ikasleei lan-munduarekin lehen harremana izateko aukera eskaintzea. Nerea Ingunza erizaintzako irakaskuntzako gainbegiralea da, eta jardunaldien gidaria lehen ediziotik. Nerearen esanetan “Lehendabiziko bisitan, hauxe azaltzen zaie: erakundearen zerbitzuak, lanbide-motak eta kudeaketa. Askotan ikasleak harritu egiten dira erakundean diren lanbide eta zerbitzuak uste zutena baino gehiago baitira, eta ezagutzen ez zituzten espezialitateak ere baitaude. Era berean, atentzioa ematen die gure erakundeak eskainitako arreta handiak, lehen mailakoak eta arreta espezializatuak”.

Bisitaldian hitzaldi informatiboa eta bisita gidatua eskainiko zaie ikasleei. Besteak beste, Gadakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdi, Farmazia, Errehabilitazio, Laborategi eta ospitaleratze solairuak ikusiko dituzte. Ikasleek ospitaleko zerbitzuak hobeto ezagutuko dituzte, eta bertako profesionalei zalantzak argitzeko eskatu ahal izango diete. 

Oso ekimen ezaguna da, eta jardunaldietara datozen ikasleen zein eurekin batera datozen irakasleen asebetetze-maila handia lortzen du. Iaz, konkretuki, jardunaldietan parte hartu zuten 160 ikaslek baino gehiagok, bisita egindakoan, inkesta bat bete zuten eta 10etik 9 nota eman zioten bisitaldiari. 

 

Galdakaon, 2017ko martxoaren 10ean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Batxilergoko 200 ikaslek @OSIBGaldakaoESI bisitatuko dute ate irekien VIII. jardunaldietan ➡ https://t.co/LcSX1F2Mtk

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    200 estudiantes de bachillerato visitarán la @OSIBGaldakaoESI en las VIII jornadas de puertas abiertas ➡ https://t.co/P2t528gMYt