Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak abian jarriko du proiektu anbiziotsu bat enpresa harremanak eta mugaz gaindiko enplegua sustatzeko

2017.eko martxoak 14

Akitania/Euskadi/Navarra Euroeskualdeak proposamen anbiziotsu bat aurkeztu du gaur hiru lurraldeetako enpresen arteko harremanak sustatzeko eta mugaz gaindiko enplegua sustatzeko. 

EMPLEO deituriko proiektua gaur goizean Irungo FICOBAn aurkeztu dute Mikel Antón Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak, Izaskun Goñi Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, Anddé Sainte-Marie Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Mendi eta Artzaintzaren eskualde kontseilari arduradunak eta Marc Moulin LLETeko zuzendariak. 

Ekimen horrek 256.000 euroko aurrekontua du eta horren helburua da hiru eskualde horien arteko harremanak arintzea, muga fisikoak, linguistikoak, fiskalak, konpetentzialak gaindituz, baita horien artean dauden errealitate desberdinen arteko ezagutza falta ere. 

Horretarako, proiektuak ekintza plan bat jasoko du eta plan horretan Azterketa Diagnostiko bat egingo da mugaz gaindiko enpleguaren gaineko egoeraren berri jakiteko; horretan hainbat eragile hartuko dute parte: enplegu zerbitzu publikoak, garapen agentziak, sindikatu, patronal, merkataritza ganbarak, beste eragile batzuen artean; Web atari bat abian jarriko da,  mugaz gaindiko enpleguari buruzkoa, erabilgarria den informazio guztia jaso dezan eta erabilgarria izan dadin bai enpresa ehunerako bai langile eta langabetuentzako eta berariazko Informazio Guneak zabalduko dira enplegu zerbitzu publikoetan eta haien erakunde laguntzaileetan. 

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak