Eu

Gema Lauzirika da 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren kartelaren egilea, 'Zabaldu atea elkartasunari' leloarekin

2017.eko martxoak 09

Gema Lauzirika Oribe gazteak irabazi du 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako kartel-lehiaketa “Zabaldu atea elkartasunari” lanarekin, kartela naturara zabaldutako leiho baten argazkia da. Egileak Hegoamerikako herrialde batera joateko hegazkinerako joan-etorriko txartela jasoko du. Honakoak izan ziren aurreko edizioetako herrialdeak: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru eta Venezuela.

Lehiaketara 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek egindako 200 lan inguru aurkeztu dira, eta saritutako kartela 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren publizitatea paperean eta Interneten egiteko erabiliko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak