Eu

Erakundeak eta elkarteak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluan elkartu dira Lehen Sektorearen eta Landa Ingurunearen erronkak aztertzeko

2017.eko martxoak 09
  • Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Planak, elikaduraren balio kate osoa hartzen du bere baitan, hau da, ekoizpen primariotik gastronomiara, eta uda honetan aurkeztuko da. 
  • Exekutibo autonomoa ez ezik, hiru foru aldundiek, Eudelek, erakunde profesionalek eta nekazaritzako eta elikadurako elkarteek hartzen dute parte Nekazaritza Kontseiluan.
  • Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren ildo estrategikoak azaldu dira Kontseiluan, bai eta Landa Garapen Programaren baitan aldaketak, osasun arauen egokitzapena eta Sektorearen Ebaluaziorako Protokoloa ere.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluak hirugarren bilera egin du eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak presiditu du bilera hori. Administrazio publiko guztiek eta lehen sektoreko agenterik ordezkagarrienek parte hartzen dute Kontseiluan, Euskal Herriko nekazaritza eta elikadura politikak diseinatzen laguntzeko beharrezkoa den koordinazioa, kontsulta eta aholkularitza teknikoa ematen, batik bat. Bilera honetan azaldutako gaien artean azpimarratzekoak dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak 2017- 2020 aldirako dituen ildo estrategikoak, 2015-2020 aldirako Landa Garapen Programen bigarren aldaketa (OSOA PROGRAMA), artisautzako produkzioko betekizun higieniko eta sanitarioen malgutzearen egungo egoera, eta Nekazaritzaren Sektoreko Eraginaren Ebaluaziorako Protokoloa.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluak duela urtebete ekin zion bere bideari, eta bera abian jartzea aurrerapausoa izan zen Eusko Jaurlaritzak lehen sektorerako eta landa guneetarako markatutako estrategiaren barruan, non erakunde eta agente sektorial guztiekin etengabe elkarlanean aritzea funtsezkoa baita. Hala, Eusko Jaurlaritzak presiditzen du Kontseilu hau, hiru foru aldundien, EUDELen, erakunde profesionalen eta nekazaritza eta elikadurako elkarteen partaidetzarekin.

Kontseiluaren hirugarren bilera da hau, 2016ko otsaileko bilera eraikitzailearen eta 2016ko ekainekoaren ostean, non Lurraldaren Antolamendurako Jarraibideen berrikuspena, artisautzako produkzioko baldintza higieniko eta sanitarioen malgutzea eta 2015-2020 aldirako LGPa landu baitziren.

Hasierako adierazpenean, Tapia sailburuak hau adierazi du: "berrikusi eta berraztertu beharreko plan estrategikoen artean azpimarratuko nituzke Gazte nekazarientzako Gaztenek 2020 Plana, Foru Aldundiekin koordinatuta; baserri gune guztietan Banda Zabala sartzea; eta nekazaritza lurzoruaren babeserako politiken sustapena. Plan berritzaileagoak eta sektorerako garrantzi handiagokoak direnak ere landuko dira, eta, horien artean, bereziki garrantzitsua den bat, Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana,  alegia. Plan horrek elikaduraren balio kate osoa hartzen du bere baitan, ekoizpen primariotik gastronomiara, Euskadiko Espezializazio Adimentsuaren Estrategian aukeratzat kalifikatutako sektorea baita- gaineratu du sailburuak.  

Aztertutako gaiak

Bittor Oroz sailburuordeak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak 2017-2020 aldirako markatutako ildo estrategikoen gainean egindako aurkezpena ez ezik, hauek dira Kontseiluaren bilera horretan aztertuko ziren gaiak:

  • 2015-2020 aldirako LGPren bigarren aldaketarako onartutako proposamenak (OSOA PROGRAMA). Guztira 84 aldaketa jasotzen dira zehatz-mehatz, eta horietatik 63 programaren laguntza neurriei buruzkoak dira eta 21, berriz, neurri bati baino gehiagori eragiten dioten aldaketa horizontalei buruzkoak. Kasu gehienetan, doikuntza adminstratiboak dira, hainbat ataletan eragina badute ere (onarpen irizpideak, onuradunen tipologia, hautaketa irizpideak, laguntzen zenbatekoak, etab.). Azpimarragarria da M13.2 neurriaren aldaketa (Mugapen natural garrantzitsuak dituzten beste gune batzuetarako konpentsazio ordainketak), neurria erabat berdiseinatzen baita, Europako Erkidegoaren araudiak ezarritakora egokitzeko. M13.2 neurriaren aldaketa hori 2018an hasiko da aplikatzen. Eusko Jaurlaritzako organo eskumendunak landu ditu aldaketa proposamenak, eragindako administrazioekin elkarlanean eta aurreko fase batean sektoreko zati batek egindako ekarpenekin. Aurreikusten da aldaketak apirilaren bukaeran onartuko dituela Europako Batzordeak.
  • Artisautzako produkzioko baldintza higieniko eta sanitarioak malgutzeko prozeduren egungo egoera. Arantxa Madariagak, Elika Fundazioaren zuzendariak, dekretu arautzailearen edukia azaldu du, bai eta iaz onartu zen egokitzapen hau zein egoeratan dagoen gaur egun ere. Azaldu duenez, Europako Erkidegoko erakundeek oniritzia eman dute dagoeneko esnekien/arrautzen gaineko Jarraibide Teknikoetarako, eta EHAAn argitaratzeko izapideak egiten hasi dira.

Gaur egun Jarraibideen ”hedapena” egiten ari da eta ogiari/deribatuei eta barazkiei dagozkien jarraibideen zirriborroak lantzen ari dira.

  • Nekazaritzaren Sektoreko Eragina Ebaluatzeko Protokoloa (PEAS).  Protokolo honen erreferentziazko arau esparrua azaldu da. Protokoloa, berez, nekazaritza sektoreko eragin maila zehazteaz arduratzen da, zeinak ustiategietan esku-hartze jakin bat baitakar –azpiegituren eraikuntza bereziki–, bai ustiategiei lotuta, bai lur galerari lotuta. Nekazaritzaren sektorean egindako jarduketa batek dakarren eraginaren kuantifikazio hori abiapuntua izan daiteke ondoren konponketak edota konpentsazioak egiteko.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluko bilera, Lehen Sektorearen eta Landa Ingurunearen erronkak aztertzeko➡https://t.co/39fNhLM0ep

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Reunión del Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi para analizar los retos de Sector Primario y Mundo R… https://t.co/tEtWikv7ax

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Reunión del Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi para analizar los retos de Sector Primario y Mundo Rural ➡ https://t.co/OAxXLQWoyq

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak