Eu

Beatriz Artolazabal´ek Barria´n azpimarratu du “Euskadiko gazteek duten aukera garapenerako lankidetza-lanetan”

2017.eko martxoak 10
  • Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa
  • Aurten guztira 464 gaztek eman dute izena:100 hautatuko dituzte
  • Destinoak:Peru, Senegal, India, Kenya, Mexiko, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Ekuador, Filipinak, Mozambike, Bolivia,  Nikaragua, Guatemala, Honduras eta Haiti  

 

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal gazte-talde batekin elkartu da Barrian, foru-aldundiaren aterpetxean, gaur goizean. Gazteok hainbat elkarteren eta GKEren arduradunekin elkartuko dira asteburu honetan, eta hainbat jarduera eta elkarrizketaren ondoren guztien artetik 100 hautatuko dituzte aurtengo udan, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan, munduko hainbat tokitako lankidetza-proiektutan parte hartzeko. Datorren 25ean jakingo dira hautatuen izenak; aurten guztira 464 gaztek eman dute izena. Artolazabalek azpimarratu du “Euskadiko gazte boluntarioek duten aukera garapenerako lankidetza-lanetan; izan ere, lan horrek gizatasun eta elkartasun arrasto positiboa utziko du gazte horiengan, eta bizitza osoan baliatuko dute beren lanetan eta harreman sozialetan, era horretara gizartea justuagoa izan dadin lagunduz”.

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an sortu zen, eta hegoaldeko herrialdeetan boluntario-lana egiteko prest dauden 22 urtetik 30 urtera bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei zuzenduta dago. Garapenerako ekintzak udako hiru hilabeteetan egiten dira, eta helburu dute gazteen artean elkartasun-balioak sustatzea, garapenerako lankidetza-ekintzen inguruan gazteak sentsibilizatzea eta lankidetzaren kontzeptua gazteengana hurbiltzea ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez.

 

Urte hauetan 2.100 gazte inguruk izan dute beste errealitate batzuk ezagutzeko eta mundu osoko lankidetza-proiektuetan laguntzeko aukera. Programa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriaren arloko Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatzen dute.  Bestalde, programan GGKEek ere hartzen dute parte, bai lankidetza-proiektuak lantzen bai horietan parte hartzeko gazteak hautatu eta prestatzen.

 

Aurten 108 profil jaso dira GGKEen eskutik, beren proiektuetan parte hartzeko. Horietatik 100 onartuko dira:

 

Euskadiko GGKEak

Herrialdea

Profil kopurua

Mugarik Gabeko Arkitektoak Euskadi

Peru

3

Manuel Iradier Elkarte Afrikanista (AAMI)

Senegal

2

Munduko Landagunea Garapenerako Elkartea

India

5

Kenya

2

Ekintzaz Lagundu

Mexiko

9

Edex, Centro de Recursos Comunitarios

Kolonbia

1

Dominikar Errepublika

1

Egoaizia

Peru

4

 

Ayuda Más Fundazioa

Ekuador

3

Peru

3

Benito Menni Fundazioa

Filipinak

2

Mozambike

2

Bolivia

4

Gazteak eta Garapena Fundazioa

Kolonbia

2

La Valmuza Fundazioa

Mozambike

1

Mozambique Sur Fundazioa

Mozambike

1

Haurralde Fundazioa

Peru

3

Nikaragua

2

Mozambike

2

Ahizpa Pasiotarrak

Kolonbia

3

Medicus Mundi Araba

Peru

3

Medicus Mundi Bizkaia

Guatemala

2

Serso San Viator de Euskal Herria

Peru

26

Honduras

4

Bolivia

3

Nazioarteko Elkartasuna

Guatemala

2

Nikaragua

1

Haiti

1

Senegal

2

Taupadak

Bolivia

5

Xenofobiaren aurka taldea Berdinak Gara

Guatemala

4

 

Hautaketa-prozesuak hiru fase ditu: lehen hautaketa, hautaketa eta informazio eta orientazio aldia.

 

LEHEN HAUTAKETA

Lehen hautaketan Batzordeak 220 parte-hartzaile proposatu zituen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkezteko garapen-lankidetzarako erakundeei dei egiten dien Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz hautatu diren proiektuei gehien egokitzen zaizkien profilak dituztenak dira. Lehen hautaketan aukeratutakoek bigarren fasean parte hartuko dute.

 

Batzordeak 50 ordezko ere proposatu zituen, bigarren fasean parte hartzeko hautatutako hainbat pertsonak zeregin horri uko egiten badiote ere. Aurten guztira 464 gaztek eman dute izena programan parte hartzeko. Parte-hartzaileak aurrez proposatzeko eta, ondoren, azken hautaketa-proposamena egiteko, Hautaketa Batzordea eratu zen. Hautaketa Batzordeko kideak hauek dira: Iosu Gerediaga, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriaren arloko teknikaria, batzordeburua; Marlene Eizaguirre, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikaria; Amaia Iguaran, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen ordezkaria; Aitor Agirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria; Iñigo Collantes, Alvaro Iradier, Belén Citoler, Patricia Ponce, Itziar Irazabal, Naroa Ciordia, Tomás Aranberri, Giovana Claudia Sánchez Zavalaga, Elisabeth Zubizarreta eta Mª Josefa Gutiérrez-Cañas, garapenerako lankidetza-programetan diharduten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak; eta Silvia Torre Goikoetxea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriaren arloko teknikaria eta Batzordeko idazkaria, hitza du baina botorik ez.  

 

Batzordea Lakuan elkartu zen joan den martxoaren 2an parte-hartzaileen lehen aukeraketa egiteko, eta bertan eskaera guztiak baloratu ziren eta pertsona bakoitzaren honako ezaugarriak balioetsi ziren: hautatutako lankidetza-proiektuetara gehien egokitzen diren titulazio akademikoa, kualifikazio profesionala eta bestelako ikasketak, ehuneko 30 gehienez; garapenerako lankidetzarekin lotutako prestakuntza, ehuneko  20 gehienez; garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko boluntario gisa esperientzia, ehuneko  20 gehienez; eta gazte-elkarte bateko edo helburu soziala duen bestelako elkarte bateko boluntario gisa esperientzia, ehuneko 30 gehienez.

 

Balorazioa egin ondoren, Hautaketa Batzordeko kideek aho batez proposatu zituzten lehen hautaketan 220 pertsona, eta horiek hartuko dute parte asteburu honetako hautaketa fasean. Bestalde, 43 ordezko proposatu zituzten bakarren batek uko egiten badio ere.

 

HAUTAKETA

Hautaketa-fasea egonaldi bat izango da, martxoaren 10, 11 eta 12an egingo da eta lehen hautaketan proposatutako 220 pertsonek hartuko dute parte. Egonaldi horretan Batzordeak 100 pertsona hautatuko ditu gehienez, eta horiek hartuko dute parte informazio eta orientazio aldian. Beste 50 pertsona ere hautatuko dituzte norbaitek uko egingo balio ere. Fase honetan balioetsiko da, batetik, lehen hautaketan aukeratutako pertsonaren egokitasuna, batzarrean egindako elkarrizketaren emaitza aintzat hartuta, eta elkarrizketa horretan lehen hautaketan aukeratutako pertsonak proiektuan banaka sartzeko dituen gaitasun pertsonalak, motibazioak eta abar ebaluatuko dira, ehuneko 50 gehienez; eta, bestetik, lehen hautaketan aukeratutako pertsonaren profila zenbateraino egokitzen zaien hautatutako lankidetza-proiektuen ezaugarriei, ehuneko 50 gehienez. Hilaren 26an jakingo dira hautatutako pertsonen izenak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak